Eu

Bingen Zupiria sailburua Challenge Cup 2018 txapelketako finalean izan da, San Mamesen

2018.eko maiatzak 11

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua errugbiko Challenge Cup txapelketako finalean izan da gaur, San Mamesen. Kluben arteko errugbiko bigarren txapelketarik inportanteena da hau eta Cardiff eta Gloucester taldeak aritu dira nor baino nor gehiago. Sailburuarekin batera, besteren artean, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia izan dira.

Bihar Champions Cup txapelketako finala izango da, munduko kluben arteko txapelketarik inportanteena da hau eta Leinster eta Racing 92 taldeek jokatuko dute. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango da final hauetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak