Eu

Eusko Jaurlaritzak bere langileei azaldu die datuak babesteko erregelamendu orokor berrira egokitzeko egindako ibilbidea

2018.eko maiatzak 15
  • Nerea López-UribarriK, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordeak, eta Xabier Patxi ArrietaK, Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzendariak, “Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra Eusko Jaurlaritzan” mintegian parte hartu dute
  • Bere hitzaldietan, Eusko Jaurlaritzak, azken hilabeteetan, arlo honetan, egindako izapideak eta etorkizunean eman beharreko pausuak azaldu dituzte

 

Nerea López-Uribarrik, Eusko Jaurlaritzako Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordeak, eta Xabier Patxi Arrietak, Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzendariak, “Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra Eusko Jaurlaritzan” mintegian parte hartu dute, gaur goizean. Bertan, langile publikoen aurrean, arauketa berriak dakartzan aldaketak aztertu dituzte, maiatzaren 25ean hasiko baita aplikatzen.

Mintegia honako hauei zuzendu zaie: zerbitzu zuzendariei, antolaketa eta sistema arduradunei, informatika arduradunei, informatika teknikariei, proiektu buruei eta zerbitzu juridikoen langileei. Bertan, Jaurlaritzak, egungo sistemaren ordez, autoebaluazio berezia eta proaktiboa egiteko sistema berria ezartzeko arau berriaren ezarpenean egin duen ibilbidea azaldu da.

Bere hitzaldietan, azken hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzak arlo honetan egindako izapideak azaldu dituzte, baita zeintzuk izango diren eman beharreko hurrengo pausuak ere, eta herritarren pribatutasun-eskubideekin duen konpromisoa erakutsi dute. Nerea López-Uribarrik adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela eskubide osoko herritar digitala eraikitzea, “horretarako, erronka askori heldu behar zaio, besteak beste, datu pertsonalen babesari, erabiltzaileen pribatutasunari eta datuen kudeaketari. Datu pertsonalak tratatzeko orduan, segurtasuna eta gardentasuna eskaintzen eredugarri izan nahi dugu”. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak