Berriak Osasuna
Eu

Asteburuan hasiko dira Osakidetzaren 2016-2017ko lan eskaintza publikoko azterketak

2018.eko maiatzak 11

2016-2017ko LEPeko 3.335 plazetako baten oposizioetara aurkeztuko diren lehen oposizio-egileek asteburu honetan dute hitzordua Vitoria-Gasteizko Elurretako eraikinean. Asteburuan egingo diren proben ondoren, maiatza eta ekaina bitartean eta uztailaren 1a arte beste batzuk egingo dira. Horien bidez, egonkortasuna eman nahi zaio Osakidetzaren plantillaren % 95i.

 

Bihar, larunbatean, Osakidetzako lan-eskaintza publiko handienetako baten probak hasiko dira. Guztira, 3.335 plaza eskaintzen dira eta, horietan, lanbide-kategoria eta espezialitate mediko ia guztiak sartzen dira. Lan-eskaintza publiko honen bidez, azken urteotan metatutako lanpostu hutsak bete eta Osakidetzaren plantillaren % 95 egonkortu ahalko da.

Vitoria-Gasteizko Elurretako eraikinean (UPV/EHU) egingo dira lehen probak, asteburu honetan (maiatzaren 12a eta 13a); 09:00etatik 17:00ak bitartean izango dira. Lehen azterketa horiek egiteko 6.656 pertsonak eman dute izena, hamabi kategoriatan banatuta; horien artean nabarmentzekoak dira, izena eman duen pertsona-kopurua dela eta, familia-medikuaren, erradiodiagnostikoko teknikariaren edo farmaziako laguntzailearen kategoriak. Proben antolakuntzan 40 pertsona inguru arituko dira.

 

Kategoriaren izena

Eskabideak

Azterketa-eguna

Ordua

FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA LMT

1500

12/05/2018

  9.00

EMAGINA

527

12/05/2018

13.00

OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

310

12/05/2018

17.00

LAN OSASUNEKO ERIZAINA

144

12/05/2018

13.00

DIETETIKAKO TEKNIKARIA

350

12/05/2018

13.00

OSASUN DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA

361

12/05/2018

17.00

ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA

248

12/05/2018

13.00

AUDIOPROTESIEN TEKNIKARIA

81

12/05/2018

17.00

FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA LMT

179

13/05/2018

  9.00

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

1542

13/05/2018

13.00

ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA

441

13/05/2018

17.00

FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

973

13/05/2018

  9.00

 

Proba horien ondoren, maiatza eta ekaina bitartean eta uztailaren 1a arte gainerakoekin jarraituko da. Eskari gehien duten kategorietako azterketak, besteak beste, zeladoreena (18.134 eskabide), erizainena (13.942 eskabide), erizaintzako laguntzaileena (13.692 eskabide), administrari laguntzaileena (13.053 eskabide) edo zerbitzuetako langileena (8.392 eskabide), ekainaren 15ean, 16an eta 17an izango dira, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Gainerako kategorietarako, bestalde, maiatzaren 19, 20, 26, 27, 29 eta 30erako eta ekainaren  2, 3, 23, 24 eta 30erako eta uztailaren 1erako egin zaie dei; gehienak Vitoria-Gasteizko Elurretako eraikinean (UPV/EHU) egingo dira, baina, halaber, Erizaintza Eskolan eta AUOko Medikuntza eraikinean ere egingo dira.

Guztira, 96.235 pertsonak eman dute izena lan-eskaintza publikoan, eta gehienak emakumeak dira, zehazki, % 75. Hautagaien jatorria dela eta, % 19 inguru Euskaditik kanpokoak dira, guztira 18.116 pertsona. Lurraldeka, 17.078 pertsonak eman dute izena Araban; 17.567 pertsona Gipuzkoan; eta 43.474 Bizkaian.

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren iritziz, azterketa egingo duten hain oposizio-egile kopuru handia egoteak Osakidetzaren LEP honek eragin duen ilusioa erakusten du; horrela, lan egiteko enpresa erakargarria dela erakusten da, bai euskal herritarrentzat, bai Euskaditik kanpoko pertsonentzat. LEP berriak SATSE, SME eta UGT sindikatuen babesa du; funtsezko pieza da plantilla gaztetzeko, eta Eusko Jaurlaritzak kalitateko enplegua bermatzeko egin duen apustu argia da.

 

Argibide gehiago: https://ope2016-2017.osakidetza.eus/

 

Gasteiz, 2018ko maitzaren 11a

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DonostiakoOsp
    2018.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 Arrancan los exámenes de la Oferta Pública de Empleo 2016-2017 ➕ https://t.co/T8pKcRNz9z

  • @DonostiakoOsp
    2018.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 Asteburuan hasiko dira 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoko azterketak ➕ https://t.co/TDGimMk8ET

  • @OSIArabaESI
    2018.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 Arrancan los exámenes de la Oferta Pública de Empleo 2016-2017 ➕ https://t.co/T8pKcRNz9z

  • @OSIArabaESI
    2018.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 Asteburuan hasiko dira 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoko azterketak ➕ https://t.co/TDGimMk8ET