Eu

Lide Amilibia: “Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea funtsezko elementua da gizartean esku hartzeko”

2018.eko maiatzak 11
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako lehen promozioaren XX. urteurrena

 

Leioa, 2018/05/11

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean esan du, Gizarte Zerbitzuen Legeak ezartzen duen bezala, “gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea funtsezko elementua dela gizartean proposatutako ikuspegi komunitariotik esku hartzeko, kontuan hartuta laguntzarako eta bideratzeko eginkizuna gainditzen duen prozesu-izaera; horrela, harremanetan oinarritzen diren hezkuntzako lan-esparruak ezartzen dira, subjektuan ahalik eta autonomia gehien lortzeko, bai eta haren bizi-baldintzen hobekuntza, bere garapenaren testuinguruetara egokitzea eta zailtasunak gainditzea lortzeko ere”.

 

Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako lehen promozioaren XX. urteurrenaren ospakizun-ekitaldia Leioako campusean egin da, eta, bertan, Amilibia sailburuordeak Unibertsitatearen prestakuntza-lana balioetsi du, bai eta gizarte-zerbitzuetako profesionalak ekarri izana ere “azken hamarkadotan nabarmen aldatu den gizarte-testuinguruari, kontuan hartuta gizarteko banako eta familiako egoerak gero eta konplexuagoak eta anitzagoak direla”.

 

“Horrek dakar –Lide Amilibiaren hitzetan– hirugarren gizarte-sektoreko erakundeen eta erakunde publikoen arteko lankidetza sendotu beharra, bai eta prestakuntza espezializatua duten profesionalak izateko beharra ere”.

 

Ekitaldian Nekane Balluerka Unibertsitateko errektorea eta Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua izan dira, eta, bertan, Euskadik azken hamarkadotan izan duen gizarte-aurrerapena aztertu da.

 

Lide Amilibiak zera gogorarazi du: “1982an lehen Gizarte Zerbitzuen Legea onartu zenetik eragile, politikari, partikular, publiko eta pribatu ugarik eman digute ongizatearen gizartera egiteko bide”. “Horrek lau oinarri ditu; izan ere, gizarte-zerbitzuak ongizate-egoeraren laugarren oinarria direla ulertzen dugu, hezkuntzarekin, osasunarekin eta pentsioen sistemarekin batera”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak