Berriak Lehendakaritza
Eu

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bidaia Uruguai eta Argentinara

2018.eko maiatzak 11

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk bidai bat egin du Uruguai eta Argentinara, apirilaren 27tik maiatzaren 8ra luzatu dena. Bidaia herrialde horietako euskal etxeetan Gernikako bonbardaketa gogoratzeko egiten ari diren ekitaldiekin bat dator.

Uruguain Álvarez Aranburuk Florida eta Salto-ko departamentuetan bizi diren euskal komunitateak bisitatu ditu, baita Errepublikaren hiriburua, Montevideo hain zuzen ere. Bertan Uruguai-ko euskal etxeen federakuntzako (FIVU) arduradunekin bilera izan du, eta bestalde “Centro Euskaro”, “Euskal Erría” eta “Haize Hegoa” euskal etxeetako jendearekin.  

Maiatzaren 1ean Montevideotik Argentinara joan da, maiatzaren 8ra arte han egoteko. Argentinan Maipú-ko “Anaitasuna” eta Ayacucho-ko “Euskal Odola” euskal etxeak bisitatu ditu, eta bilera bat izan du Mar del Plata-ko “Denak Bat” euskal etxeko arduradunekin (buruz belarri murgilduta dagoeneko euskal etxearen 75. Urteurrenean), berton antolatuko baita 2018ko urriaren 29tik azaroaren 4ra Argentinako Euskal Aste Nazionalaren aurtengo edizioa, eta horrekin batera, Mar del Platan ere, Hegoamerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera (azken ekitaldi hori Eusko Jaurlaritzak antolatuko du).  

Mar del Plata-tik Buenos Aires-era joan da Gorka Álvarez Aranburu, Argentinako euskal etxeen federakuntzarekin (FEVA) elkartzeko, eta gero maiatzaren 6an parte hartu du “Buenos Aires Celebra al País Vasco” jaialdian. Maiatzaren 7an oso historia luzea duen eta oso famatua den Llavallol-eko “Euskal Echea” ikastetxea bisitatu du, eta horren ondoren “Galiziako Emigrazioaren Museo”ra, Eusketxera eta Buenos Aireseko Liburuaren Azokara joan da, hurrengo egunean, maiatzak 8, Euskadira itzultzeko bidaia hasteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak