Eu

Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan datuak babesteko araubide orokor berrira egokitzeko egin den prozesua azaldu du

2018.eko maiatzak 10
  • Nerea López-Uribarri Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordeak “¿Está preparada tu empresa para el nuevo Reglamento de Protección de Datos? (“Prest dago zure enpresa, Datuak Babesteko Araubide berrirako?”) jardunaldia inauguratu du. Bertan, Xabier Patxi Arrieta Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzendariak ere parte hartu du
  • Eusko Jaurlaritzak herritarren pribatutasun-eskubideekin duen konpromisoa azaldu du Nerea López-Uribarrik: “Datu pertsonalak tratatzeko orduan segurtasuna eta gardentasuna eskaintzen eredugarri izan nahi dugu”.

 

 

Nerea López-Uribarri Eusko Jaurlaritzako Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordeak “¿Está preparada tu empresa para el nuevo Reglamento de Protección de Datos? (“Prest dago zure enpresa, Datuak Babesteko Araubide berrirako?”) jardunaldia inauguratu du, gaur goizean. Bertan, arauketa berriak dakartzan aldaketak aztertuko dira; arauketa berria maiatzaren 25ean hasiko da aplikatzen.

Mintegia honako hauek antolatu dute, elkarrekin: Asociación para el Progreso de la Dirección, APD; Nextel Ingeniería y Consultoría IT enpresa eta Laffer Abogados bulegoa. Bertan, Xabier Patxi Arrieta Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzendariak ere parte hartuko du; Eusko Jaurlaritzak egungo sistemaren ordez autoebaluazio berezia eta proaktiboa egiteko sistema berria ezartzeko arau berriaren ezarpenean egindako ibilbidea azalduko du.

Eusko Jaurlaritzak, Nerea López-Uribarri Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordeak azaldu duen bezala, “2017an ekin zion egokitzapen-prozesuari, eta mailarik gorenean ekin zion”. Esan duenaren arabera, Gobernua Datuak Babesteko Arauketa Orokorrera egokitzeak ordura arteko antolamendu-esparruaren aldaketa ekarri du eta, horrela, datuen babesaren pisua indartu da ohiko funtzionamenduan. “Aurretik segurtasuneko estandar zorrotzetara egokitzeko eginiko ahalegina aprobetxatu dugu”, esan du, “eta, horrela, zabaldutako segurtasun-neurrien bidez, orain, interesdunen datu pertsonalak babestu ahalko dira, arauketa berri honek eskatzen duen eraginkortasunarekin”. 

Horrela, Nerea López-Uribarrik erakutsi du Eusko Jaurlaritzak herritarren pribatutasun-eskubideekin duen konpromisoa: “egokitzapena efizientea eta eraginkorra izaten ari da”, esan du, “gure helburua da eskubide osoko herritar digitala eraikitzea, eta, horretarako, erronka askori heldu behar zaio, besteak beste, datu pertsonalen babesari, erabiltzaileen pribatutasunari eta datuen kudeaketari. Datu pertsonalak tratatzeko orduan segurtasuna eta gardentasuna eskaintzen eredugarri izan nahi dugu”. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak