Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritza Irizar e-mobilityren instalazio berrien inaugurazioan izan da

2018-05-11

Arantxa Tapia sailburua, Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea, Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea, Aitor Garitano,  ETSko zuzendaria, Imanol Leza Euskotrengo zuzendaria,  Iñigo Ansola, EEEko zuzendaria Alex Arriola, SPRIko zuzendaria eta Ainhoa Ondarzabal BTIko zuzendaria Irizar e-mobilityren instalazio berrien inaugurazioan izan dira, Adunako lantegian.

Eusko Jaurlaritzak bertan izanda, bere babesa adierazi nahi izan dio autobusa diseinatu eta egingo duen lantegiari. Mugikortasun elektrikoan oinarritutako autobusa, jasangarritasun energetikoaren eta enpresa-lehiakortasunaren estrategia kontuan hartuz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen dituen politikekin lerrokatuta dagoena.

Iruzkin bat
  • @gananzia
    2018-05-12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco en el acto de inauguración de las nuevas instalaciones Irizar e-mobility https://t.co/N8kJlCin78

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)