Eu

URAko zuzendariak Arabako Batzar Nagusietan agerraldia egin du lurraldean hornidura eta saneamendu kudeaketa eredu profesional bat sustatzeko.

2018.eko maiatzak 10

URAko zuzendari nagusia Ernesto Martínez de Cabredok agerraldia egin du Arabako Batzar Nagusietan adierazpen batzuk azaltzeko non alde egiten zuen toki-entitate txikien muga ekonomiko eta teknikoak (lurraldean sakabanatuta — haien arteko loturarik gabeko irtenbideekin—) gaindituko lituzketen hornidura eta saneamendu zerbitzuen alde egiten zuen zerbitzuaren fidagarritasun lortzeko eta horrenbestez urak hartu eta bueltatzeko jatorriaren egoera egokia.

Martinez de Cabredok azaldu duenez “udalerri eta kontzejuen eskumenak guztiz errespetatuz defendatzen dugu Araban sakabanatutako hornidura eta saneamendu zerbitzuak ente bakar profesional batean integratzea, elkarren arteko lotura duten sistemekin, lurralde mailako ikuspegi handiago batekin, erabakigarria dela arabako ibaien egoera ekologikoa hobetzeko.

Gehitu nahi izan du “Azpiegiturak eraikitzen jarraitu dezakegu, baina Arabako ibaiak egoera eskasean jarraituko dute baldin eta saneamendu eta hornidura ereduak ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikorik jarraitzen baduten gaur eta etorkizunera begira uraren hiri-zikloa zerbitzu osoa eskaintzeko.”

Martinez de Cabredok gogoratu duenez “Agurainen instituzioek araztegi garestia eraiki eta Udalari eman zioten — hornidura eta saneamendu eskumenaren titularra— baina ez zen aurreikusi kudeaketa eredu bat bideratzea kontuan hartuko zuena funtzionamendua jasangarria izateko ahalmena, amortizazioa edota zerbitzua jasotzen zuen lurraldean suerta litezkeen erabilpen berrietara moldatzeko handitu ahal izateko aukera. Eta hori gaurtik hasita saihestu beharra dago EAE osoan.

“Bizkai eta Gipuzkoan ez bezala” jarraitu du Martinez de Cabredok “Arabako uraren hiri-zikloa arazoak ditu sakabanaketa bikoitz batengatik: biztanleria sakabanaketa lurraldeko gune txikietan eta kudeaketaren sakabanaketa hornidura eta saneamendu ente txikietan, loturarik gabeak, lurralde mailako erantzunik gabe. Hala ere, Arabako biztanleriaren %80 lurraldearen erdigunean kokatzen da, ente profesional batek kudeatua, eta ekonomikoki eta teknikoki fidagarria.

Horren harira azpimarratu nahi izan du “Arabako banaketa ikusita, lurraldearen jasangarritasunaren hobebeharrez ente bakar horretan integratu beharko lirateke hala Gasteiz nola gainerako lurraldea “

URAko zuzendariak errepikatu du “uren egoera ona parez pare dakar uraren ziklo urbanoaren Kudeaketa azpiegituren ustiaketaz haratago joatea (eguneroko funtzionamendua, biltegiak, punpatzeak, arazketa eta tratamendu estazioak, energia, erreaktiboak, langileak,…) edo instalazioen mantentzea.

Uraren hiri-zikloaren kudeaketak kontuan izan behar ditu ura ekoiztu, banatu, jaso eta jatorrira itzultzeko elementuak birjartzea; saneamendu sarera egiten diren isurketen kontrola hondakin-uren arazketaren errendimendua bermatzeko; garapen berriei ematen zaizkien baimenetan aurreikustea hornidura-saneamendu azpiegitura hoberenak ezartzea (gero uraren hiri-zikloaren ente kudeatzailearen eskutan jarriko direnak); gero eta zorrotzagoa den ingurumen-araudira moldatzea; epe ertain-luzera sistema funtzionatzen jarraitzeko inbertsio-programa bat planteatzea; inbertsioen amortizazioa; zerbitzuaren kostu-egitura osoa definitu kostu horiek nola ordainduko diren ezarriko duten ordenantza fiskalak ekarriko dituenak, beste batzuen artean.

Konplexutasun tekniko hori ikusita, azpimarratu du Martinez de Cabredok, “zerbitzuaren profesionalizazioaren alde egin behar dugu, teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik jasangarria izango dela bermatzeko. Kontuan izan beharko da sakabanatutako entitate txikien kostu unitarioa (metro kubiko bakoitzeko kostua) altuagoa dela hiri-aglomerazio handiago alderatuta dentsitate altuagoarekin, eta derrigorrezkoa dela zerbitzuaren kostu osoa tarifari jasanaraztea: hornidura eta saneamendu tasak kostu horiek bete behar dituzte.

Horregatik errepikatu beharra dago “ente kudeatzaile txikiek haien indarrak dimentsio handiagoko batean batzeko beharra dago. Bat-egite horrek ahalbidetuko baitu kostuen-egitura murriztea eskala-ekonomiari esker, lurraldean kostuak jasanaraziko dituen tarifa zabaltzea, eta Arabako ibaien egoera ekologikoa hobetzea.”

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak