Eu

EHAAk euskal autonomiaren berezitasunari buruzko ikerketa lanetarako “Jesús María Leizaola” sariaren edizio berriaren deialdia argitaratu du

2018.eko maiatzak 10
  • IVAPek arloko bi ikerketa-lanik onenak aitortzeko sariaren edizio berri baterako deialdia egin du
  • Lanak argitaratu gabeak izango dira, eta ekainaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira ivap.euskadi.eus webgunearen bitartez

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu du gaur Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) euskal autonomiaren berezitasunari buruzko ikerketa sustatzeko “Jesús María Leizaola” sarietarako deialdiaren inguruan hartutako ebazpena. Deialdia IVAPen 2018rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan kokatuta dago, eta 30.000 euro bideratuko dira horretarako, hau da, 2017an baino 16.000 euro gehiago.  

 “Jesús María Leizaola” sariak hainbat azterketa-ikuspegitan oinarrituta egin diren eta euskal autonomiari buruzkoak diren edota euskal autonomia aztertzen edo sakontzen lagun dezaketen ikerketa-lanetara (monografietara) zuzenduta daude.

Aurtengo edizio berrian, saria 30.000 eurokoa izango da (2017an baino 16.000 euro gehiago), eta honela banatuko da:

  • 20.000 euro lehen sarirako
  • 10.000 euro akzesit baterako

 

 “Jesús María Leizaola” saria pertsona indibidualei zein horretarako osatutako lantaldeei eman ahal izango zaie. Lanak argitaratu gabeak izango dira, eta ekainaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira honako webgune honetan: www.ivap.euskadi.eus.

JESÚS MARÍA LEIZAOLA” SARIA 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) ikerketa-sari hau 1990ean sortu zuen, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa gogoratuz, eta euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzeko eta hedatzeko; hori baita, hain zuzen ere, erakundearen beraren funtzioetako bat.

Harrezkero, erakunde honek sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak