Eu

URAko zuzendariak Arabako Batzar Nagusietan aldarrikatu du Uraren Euskal Agentziaren kudeaketa ona apirileko ur-goraldietan

2018.eko maiatzak 10

URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok agerraldia egin du gaur Arabako Batzar Nagusietan, apirilaren 9tik 12ra bitartean izandako ur-goraldiaren kudeaketa azaltzeko, eta uholde errepikakorrei aurre egiteko ekintza-planaren egoeraren berri emateko.

Martinez de Cabredok azaldu du URAk, ur askoko sasoietan, EAEko lurralde osoko ibai eta urtegiek nolako joera izango duten aurreikusten diharduela: prezipitazio eta ibaien mailak, zein aurreikuspen meteorologikoan datuak aintzat hartuta. Informazio hau oinarri da bai Larrialdi Zerbitzuaren  — Uholdeei Aurre Egiteko Larrialdi planen arduradunak— Erabakitzen Laguntzeko Sistemarako  (ELS), bai Konfederazio Hidrografikoentzat —ur askoko sasoietan, estatuaren eskumen esparruan, urtegietan maniobrak baimentzen dituztenak—, baita urtegien eragile zuzenetan —baimendutakoa eginarazi behar dutenak—ere.

URAko zuzendariak gogorarazi duenez,  “aurreikuspen hidrometeorologiko horri esker urtegien Kudeaketa zorrotza egin ahal izateko informazio zehatza sortzen da. Kudeaketa zorrotz horri esker, Arabako trama urbano osoa babestu da, errepide mozteren bat edo beste edota uholde-arriskugunetako landa-eremuak aparte. Egin kontu, euriak erruz ari zuenean,  urtegietan 370 m³/s ur sartzen ziren momentuetan, 60 m³/s ur baino ez zirela isurtzen ari Uribarritik: beraz, ur-bolumen nabarmen handiagoei eutsiz; alegia, ibaian behera jarioko zuketen emariak”.

Trama urbano horrek ez du erasanik izan, ezta urtarrilaren 5etik ia etengabeko isurketa egin denean ere; 30 m³/s baino gehiagoko isurketa puntako emariak barne. Ur-hustutzeak urtarrilaren 5ean hasi zirenetik 110 Hm3 ur isuri da Zadorrara: Zadorra-sistematik edaten duen Bizkaiko eta Arabako urteko kontsumoa beste; edota sei aldiz Gasteizko urteko kontsumoa. 110 Hm3 horietako 86, ur-askoko azken gertakari horren aurretik isuri ziren: Urrunagako urtegian bildutako bolumena baino gehiago.

URAko zuzendariak azpimarratu du egun horietan ez dela izan erasanak pairatu dituen pertsona, enpresa edota etxebizitzarik izan Gasteizen; ezta  aparteko erasan materialik ere; halaber, URAko langileen profesionaltasuna eta ardura handia defendatu du euri askoko gertakari ez ohiko bati aurre egiteko.

Martinez de Cabredok adierazi du ”nahiz eta horrela publikatu den, ur-hustutzeak hasi baino lehen ez gara izan isurketa hasteko kurbatik gora —urtegi bakoitzeko mailaren arabera ezarritakoa, berariazko ustiaketa arauetan oinarrituta—; ezta hornidura-bermerako kurbatik gora —sistema osoan metatutako ur-bolumenean oinarrituta—; eta ez ziren aurreikuspen meteorologiko eskasik izan —isurketaren hasiera aurreratzeko aukeraz hausnartzea gomendagarri egingo zuketenak.

Martinez de Cabredok azaldu duenez “ur-goraldiaren orbana eta Zadorraren altuera handiagoak izango zitezkeen bai Gasteizen —urek Abetxuko igarotzean 4,96 m altu izan ziren momenturik gorenean; urtegirik barik, 6,26 m zatekeen, orban zeharo zabalagoan, Gamarrako industrigunea barne—; baita ibaian behera;  aurreikuspen hidrometerologiko zorrotzetan eta Erabakitzen Laguntzeko Sistema zorrotzetan oinarritutako urtegien kudeaketak ahalbidetutako erregulazioagatik izan ez balitz”.

Halaber, Gasteiztik ibaian behera ere, urtegiek urei eutsi izan ez baliete, hazitako urek are gehiago eta intentsuago hartu izango zituzten ibaiertzak eta aldameneko landa-eremuak.

Gasteiztik ibaian behera, Gasteizen uholdeei aurre egiteko 2012ko hitzarmenean bildutako azpiegitura guztiak burututakoan ere, kasu askotan, hazitako urek — bereziki, arroak berak biltzen dituen urek — ibaiertz eta aldamenetako landa-eremuak bere egiten jarraituko dute. Langraiz Okatik igarotzen den emarien %44a baino ez dute urtegiek erregulatzen; gainontzeko emariaren %56a, inolako erregulaziorik ez duen arroaren zatitik dator; alegia, bertan sortzen dira,  oro har, erasanak sor ditzaketen emariak.

Gasteizen Uholdeei aurre egiteko lanei dagokionez, URAK 2012tik 6.400.000€ inbestitu ditu. Abetxukoko by-pass-a,  pasabide berria, zubi zaharraren birgaitzea, Gobeoko zubiaren inguruko mantentze-lanak, Gasteizko Udalak hegoaldeko ibaietan egiten dituen proiektuen finantziazioa eta proiektuen zehaztea (Olarizu ibaiaren tarte baten egokitzea; Jacinto Quincoces eta Armentia gainaren arteko tartearen Ali ibaiaren lurperatzearen egokitzea; Errekatxiki ibaia Errekaleor ibaira bideratzeko lanak; Batan eta Zapardiel ibaien ur-goraldiei aurre egiteko lanon proiektuaren idaztea; edota AMVISArekin hitzartutako saneamendutik ateratako euri-urak Errekatxikitik Errekaleorrera bideratzeko lanak).  

2.012ko urriaren 24ean sinatutako hitzarmenean bildutako lanei dagokionez, URAk 2018ko uztailean esleituko dira “Uholdeei aurre egiteko Zadorrako II. faseko lanak: Gamarra eta Abetxuko tartean”. Proiektua idaztea Gasteizko Udalari zegokion, eta URAk Ebroko Konfederazio Hidrografikoko aldeko txostena jasotakoan, jendaurreko informazioa ireki zuen, behin betiko onartu aurretik —apirilaren 16an lortu dena—. Ingurumen izapidetzea abian da, eta ez du luze joko ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeak. Beraz, lanok 2.018ko bukaeran haztea aurreikusten da, eta urte bateren buruan, 2.019ko bukaeran, bukatuta beharko lukete. Udalak, aurreko lanok egikaritzeko lur-sailak luzatu behar dizkio URAri. Gogoraraztekoa da Abetxukoko pasabide berria eta zubi zaharraren birgaitzea II. faseko lan aurreratuak direla.

URAk esku artean duen hurrengo konpromisoa IV. fasea da: Krispiñanako araztegitik eta Gobeoko zubiraino doan tartean (proiektuaren idaztea udalari dagokio). IV. fase hori ez da Ebroko Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren 2021erainoko epean aurreikusten, eta, hortaz, atzeratu egingo da orain dela 6 urte egindako aurreikuspenarekin alderatuta. Dena dela, URAk berretsi egiten du ahalik eta azkarrek egiteko konpromiso; beti, proiektu hori zehaztutakoan.

III Fasea deritzona (Abetxukoko zubitik Gobeko zubira) Udalak beste erakunde batzuekin hartutako konpromisoa da. Behintzat Arabako Foru Aldundiarena, zubi berri nabarmena eraiki behar baitu Altubeko autobiarako, Zadorraren gainetik.

Zentzu berean, Batan eta Zapardiel ibaien uholdeei aurre hartzeko obre egikaritzeari dagokionez, ez da aurreikusten Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren 2021rako plangintzaren barruan, baina dagoeneko badauka Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aldeko txostena Uraren Euskal Agentziak aurrera eraman dezan. Horrez gain, proiektu horren dagokionez, Uraren Euskal Agentziak parte hartu du Urban Innovative Actions (UIA) deialdiaren prestaketan Gasteizko Udala, AMVISA, Tecnalia eta Basque Centre for Climate Change erakundeekin batera, bertan honako lan hauek sartzen direlarik. Batera egindako proposamen hau formalki iragan martxoaren 28an aurkeztu zen eta deialdian aurreikusitako finantzaketa lortuz gero, posiblea izango litzateke lanen hasiera 2019ra aurreratzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak