Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan herritarrek duten kontzientzia handia ziurtatu du EJren inkesta batek

2018.eko maiatzak 10

Euskadiko herritarrek diotenez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaiak eragina du haien erabaki pertsonaletan: seme-alaben ikastetxea (% 90entzat handia edo nahikoa), lanpostua (% 82), hedabideak (% 67) eta kontsumo-erabakiak (% 54) hartzeko garaian, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitara ateratako inkestarena arabera.

Martxoaren 20a eta 24a bitartean egin zen azterlana, EAEko populazioaren iritziak eta jarrerak neurtzeko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko, hainbat eremutan ‒etxea, politika edo lana, besteak beste‒.

Hala, gehiengo baten iritziz berdintasuna sustatzea garrantzizkoa da, pertsonalki ez ezik (% 99 erabat ados edo ados), gizarte demokratiko eta bidezko bat bermatzeko (% 98) eta enpresentzat eta ekonomiarentzat ere (% 97). Gainera, berdintasuna sustatzen duten gizonen jarrerak positiboki balioesten ditu populazioaren gehiengoak.

Inkestak agerian utzi duenez, gainera, herritarrengan halako ”prebentzioa” nabari da soldata-arrailaren aurrean, elkarrizketatutako 10 pertsonatik 7k baino gehiagok uste baitute Euskadin gutxiago ordaintzen zaiela emakumeei gizonen aldean lan-orduka, nahiz eta % 14k bakarrik antzematen duten desberdintasun hori beren enpresan.

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak