Eu

Lide Amilibia: “Gizarteratzea sustatzen duten faktore babesleak lehen haurtzarotik garatu behar dira”

2018.eko maiatzak 10
  • Gizarteratzen Jardunaldia: ‘18 urte. Eta, orain, zer? Gizarte-egoera zailean dauden gazteak helduarora igarotzea’

Bilbo, 2018/05/10

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak esan du “gizarteratzea sustatzen duten faktore babesleak lehen haurtzarotik garatu behar direla"; izan ere, “orduan hasten dira giza garapenaren abantailak edo desabantailak metatzen".

 

III. Gizarteratzen Jardunaldia, ‘18 urte. Eta, orain, zer? Gizarte-egoera zailean dauden gazteak helduarora igarotzea’ lemapean, gaur antolatu dute Bilbon eta bihar Hernanin Agintzari eta Zabalduz kooperatibek. Amilibiak esan du “gizarte-egoera zailean dagoen gazteria kolektibo heterogeneoa dela, eta guztiek dituztela hainbat arazori baldintza egokietan aurre egin ahal izateko eta ingurukoekin eta gizartearekin, oro har, baliagarri sentiaraziko dien papera beren gain hartu ahal izateko ibilbidea normalizatzeko benetako zailtasunak. Gazte horiek ez dute batere erraz beren bizitzako protagonista izan ahal izateko”.

 

Hori dela eta, Gizarte Politiketako sailburuordeak zera esan du: “aita, ama, profesional eta erakundeon artean arazo horri heldu behar diogu eta gure indar guztiak jarri behar ditugu prebentzio eta esku-hartze goiztiarrean, lehentasunezkoak dira eta. Gazteria horrek laguntza behar du helduarora bidezko sarbidea izateko”.     Hori horrela, Amilibiak esan du “gaurkoa bezalako jardunaldien bidez, gure eginkizunean gida gisa baliatzeko esperientzia-sarea ehuntzen eta gizarteratzen dela”.

 

Jardunaldian, Mike Stein York-eko Unibertsitateko katedraduna eta gizarte-egoera zailean dauden gazteek bizitza independentera igarotzeko esku hartzen duten erakundeetako ordezkariak izan dira, besteak beste: ALEP-Institut für außerschulisches Lernen und Erlebnispädagogik (Alemania);  Igaxes 3, Programa Mentor (Galizia); Associação Humanidades (Portugal); Fundació Resilis SPAE/UFA, Servei de Promoció Autonomía i Emancipació (Catalunya); CDR, Danish Refugee Council Programa Fritidspulje (Danmark); eta Agintzari/Zabalduz GazteON SareLAN (Gipuzkoa).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak