Eu

Marcos Muro´k esan du 2017-2021erako Gizarteratzeko IV. Euskal Plana prestatzeko hirugarren sektorearen ekarpenen % 50 baino gehiago baliatu dela

2018.eko maiatzak 10
  • Pobrezia eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonek parte hartzeko 5. topaketa
  • Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Aurka Borrokatzeko Europako Sareak antolatu du-EAPN

VG 10 05 18

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak zera esan du: “2017-2021erako Gizarteratzeko IV. Euskal Plana prestatzeko hirugarren sektorearen ekarpenen % 50 baino gehiago baliatu eta kontuan hartu da”. Murok Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Aurka Borrokatzeko Europako Sareak (EAPN) antolatutako Pobrezia eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonek parte hartzeko 5. topaketan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan.

Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariarekin eta Manuel Moreno EAPN Euskadiko presidentearekin batera, Murok eskerrak eman ditu EAPN eratzen dutenen lankidetzagatik eta parte-hartzeagatik; “hori, zalantzarik gabe, politika publikoen onerako da eta, ondorioz, pertsona guztien onerako. Orain gobernamendu-eredu berriarekin ari gara lanean”.

Erakunde eta elkarte guztiak batu ditugu; izan ere, bazterketaren fenomenoak kausa ugari ditu eta gizarteratzeak hainbat dimentsio. Gizarteratzeko IV. Plan berriaren buru da Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila eta, garrantzitsuena dena, sektorearen lankidetza eta partaidetza sendoa du”, esan du Muro sailburuordeak.

Ehun bat pertsonak eratzen duten asistentziaren aurrean, Manuel Morenok zera aipatu du: “bost urtez lanean gizarteratzeko eskubidearen alde eta, orain, pertsonei ematen diegu ahotsa, dagokion lekura hel dadin”. Marcos Murok Eusko Jaurlaritzak prestatutako Gizarteratzeko IV. Planaren irismena zehaztu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Moreno