Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoriaren Plaza erakusketa Galdakaon egongo da ikusgai maitzaren 14tik 20ra

2018.eko maiatzak 09

Iborn Uribe Galdakaoko alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogoraren, zuzendariak Memoriaren Plaza erakusketaren ekimena bera eta bere egitaraua aurkeztu dituzte.
Ibon Uribe, Galdakaoko alkateak azpimarratu dau “gatazka-kate luze honetan murgilduta gagozan heinean ezin dogula bakegintzaz berbarik egin edo posizinorik hartu, autokritika egiten ez badogu. Autokritika zintzoa egiteak, sinesgarritasuna eta zilegitasuna bermatzen deutsulako”
Aintzane Ezenarrok erakusketa bera aurkeztu du, 2016az geroztik memoriaren inguruan herritarrek parte hartzeko proiektua dela eta dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 17 herri nagusienetan egon dela gogoraraziz, hiriburuak barne. Helburua, Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea da, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoz.
Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 14tik 20ra Muguru kalean jarriko den erakusketa gunean eta bertan egingo direnak hauexek:
Maiatzaren 14an, 18:00etan: Erakusketaren irekiera-ekitaldia.
Maiatzaren 16an, 19:00etan: Biktimen mahai-ingurua erakusketan bertan.
Ekimena hasi zenetik -2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz- Memoriaren Plaza 17 herritan egin da, eta hauexek datuak: 33.000 lagunek hartu dute parte egin diren 17 erakusketatan eta bertan programatu diren ekitaldietan eta hauetatik 4.500 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.
Izan ere, Memoria Plaza erakusketak astean zehar goizez, hezkuntza tailerrak antolatzen ditu DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten lagungarri izatea eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea.
HELBURUAK
Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.
ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:
Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai–ingurua ere bertan egingo da.
Mezuen horma-irudia: bertaratzen direnek beren mezua horma-irudian idatzi ahalko dute
MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK
Gogora Institutua testigantzak batu eta ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon, Irunen eta Beasainen egon da.
Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Uribe alcalde de Galdakao