
Iranen dauden euskal enpresen egoerari buruzko balorazioa
Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiak Iranen dauden euskal enpresen egoeraz hitz egin du gaur goizean.
Oraingoz, dagoen informazioaren arabera, euskal enpresek Iranen sinatutako kontratuak mantendu egingo dira, baina etorkizunari begira harremanak zailduko direla esan daiteke. Zarraonandiak azpimarratu du zuhurrak izatea beharrezkoa dela eta Gobernuak euskal enpresekin batera lan egiten jarraituko duela “ahalik eta lehiakorrenak izan daitezen, eta bere produktuak mundu guztian saldu ahal izan ditzaten”.
Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpen Iranekiko akordio nuklearretik ateratzeko eta zigor ekonomikoak berrezartzeko erabakiaren gainean, zera esan du Zarraonandiak: “erabaki honek ezegonkortasuna ekarriko du Ekialde Ertain osora, eta hori beti da negatiboa enpresentzat”.