Eu

Josu Erkorekak euskal elkarteei lagundu die administrazio elektronikora ezinbestean egokitzeko bidean

2018.eko maiatzak 09
  • Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Nagusiaken dauden pentsiodunen eta erretiratuen 130 erakunde baino gehiago tramitazio elektronikoaren inguruan prestatzeko lan-jardunaldia itxi du
  • Urriaren 2tik aurrera, erregistroan dauden ia 24.000 euskal elkarteak derrigortuta egongo dira administrazio publikoekin elektronikoki bakarrik tramitatzera, Gobernuak “zero papera” duen helburua dela eta

 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Nagusiaken dauden pentsiodunen eta erretiratuen erakundeentzako tramitazio elektronikoaren inguruko lan-jardunaldia itxi du. Saioaren helburua izan da erakunde horiei urriaren 2tik aurrera elkarte guztiek administrazio publikoekin online bakarrik egin behar dituzten prozesu telematikoen gaineko prestakuntza ematea. Hori da Eusko Jaurlaritzak Euskadin administrazio elektronikoaren zabalkunde osoarekin eta herritarrek euskal administrazio publikoarekin dituen harremanen aldaketarekin zerikusia duen guztia ahalik eta eraginkorren egokitzeko duen konpromisoaren zati bat.

Goiz osoan zehar, topaketa-foro honetan, Peru Bazako Erakunde Harremanetarako Sailburuak, Elixabete Etxanobe Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak modu didaktikoan aztertu eta zehaztu dituzte elkarteek online egin beharko dituzten tramitazio-prozesuak, bai eta harreman elektroniko berri hori gauzatzeko beharrezko tresnak ere.

Horrela, Gobernuak erakunde horiek prestatzen ditu, epea betetzean, guztiek beharrezko kudeaketak –besteak beste estatutuak aldatzea, zuzendaritza-batzordeko eraketan egiten diren aldaketak jakinaraztea etab.– online tramitatu ahal izateko baliabide guztiak izan ditzaten.

Harreman elektroniko hori posible dela bermatzeko, eta “zero papera” helburua betetzeko, Eusko Jaurlaritzak Euskadin erregistratuta dauden ia 24.000 elkarteren esku jarri du “Elkarteen Erregistro Orokor” modernoa; erregistroa www.euskadi.eus web-orrialdean dago eta, bertan, aipatu dugun edozein tramite egin ahalko dute.

NAGUSIAK 

Nagusiak elkartean erretiratuen eta pentsiodunen tokiko 138 elkarte daude, Bizkaiko udalerri guztietakoak, eta 50.000 bazkide baino gehiago ditu.

1971n sortu zen, besteak beste, elkartutako pertsonei legeriak pentsio, egoitza edo oporren inguruan eskaintzen dizkien baliabideen inguruko aholkularitza emateko; hura osatzen duten elkarteetako zuzendaritzei euskarri teknikoa, prestakuntza eta antolaketa-egitura emateko; adinekoen tokiko elkartegintza sustatzeko; eta erakunde publikoekin lankidetzan jarduteko, afiliatutako pertsonen arazoak konpontzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak