Eu

Erkoreka: “Harrituta nago oraindik ez dudalako Madrilgo berririk izan eskumenak bideratzeko”

2018.eko maiatzak 09

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur goizean Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan esan du harrituta dagoela oraindik ez duelako Madrilgo berririk izan eskumenak bideratzeko. Izan ere, gogoratu duen bezala, duela hilabete eskutitza idatzi zion Espainiako presidenteorde Soraya Sáenz de Santamariari, Euskadiko bi trenbide sareren eskumena Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuetara itzultzeko eskatuz, Konstituzio Auzitegiak hala ebatzi ostean. “Errekerimenduan hala esan nion: edo transferentzia horiek martxan jartzen ditu ala auzitegietara jo beharko dugu”, esan du bozeramaleak.  

Erkorekak argitu du egoera honek "juridikoki" ez du zailtasunik.  Aldiz,  gainerako eskumenei dagokionez "ikusi egin beharko da zein den egoera". “Hemen jarrerarik oztopotsuena Alderdi Popularrarena da" esan du Erkorekak, ez baitu Estatutua aldatu nahi, ezta bete egin nahi ere. 

Elkarrizketan zehar bestelako gaiak ere landu ditu Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horietako bat izan da, esaterako, Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziarena.Egun Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdien artean sor daitekeen ustezko eztabaidaren aurrean, zera esan du Erkorekak: “ni Eusko Jaurlaritzako bozeramailea naizen aldetik, ez dut balorazio ezkorrik egingo. Gune garrantzitsuan dago kokatua erronka hori, lantaldeak baditu baliabideak eta gaitasunak erronka horri erantzuteko, ahalik eta adostasunik handiena lortzeko Euskadik etorkizunera begira behar dituen autogobernu tresnak adostearen inguruan. Itxaropen guztia daukat saiatuko direla legealdi honetan egin beharreko lana egiteko eta ahal den neurrian akordioak lotzeko”.

Erkorekak elkarrizketan landu duen beste gaia izan da ETAren osteko aroa. Lehentasunezkotzat ipini du alderdien arteko adostasunak, izan ere, azaldu bezala, “harik eta eraginkorragoak” izango dira hartuko diren neurriak, batez ere elkarbizitza normalizatua eraikitzeko ekimenak. Ildo horretan esan du “indarkeria gure bizitzatik erabat desagerrarazi behar duen zerbait da, etorkizuneko elkarbizitza eraikitzeko”.

Egungo espetxe politikaren inguruan esan du bai Nafarroako Gobernutik baita Eusko Jaurlaritzatik ere garbi dutela espetxe politikari ezarri zaion salbuespeneko egoera bazterrean utzi behar dela, hots, gainditu beharra dagoela: “Ez ETAk eskatzen duelako, euskal gizarteak eskatzen duelako baizik”. “Alderdi popularreko buruzagiek azken sei urte hauetan esan dute behin ETA desagertu ostean espetxe politika desagertu beharko litzatekeela. Baldintza bete da, beraz, arrazoirik ez dago orain arteko salbuespeneko espetxe politikaren jarraitzeko”.

Egungo espetxe politikaren inguruan esan du bai Nafarroako Gobernutik baita Eusko Jaurlaritzatik ere garbi dutela espetxe politikari ezarri zaion salbuespeneko egoera bazterrean utzi behar dela, hots, gainditu beharra dagoela: “Ez ETAk eskatzen duelako, euskal gizarteak eskatzen duelako baizik”. “Alderdi popularreko buruzagiek azken sei urte hauetan esan dute behin ETA desagertu ostean espetxe politika desagertu beharko litzakete. Baldintza bete da, beraz, arrazoirik ez dago orain arteko salbuespeneko espetxe politikaren jarraitzeko”.

Terrorismoaren kontrako Itunaren bileran parte hartzearen inguruari dagokionez, Erkorekak esan du batzar horietan ez dutela gobernuek parte hartzen, baizik eta alderdiek. “Garrantzitsua da azpimarratzea ETAren osteko gizartearen erronkei erantzuteko foro bakarra ezin daiteke hori izan”, adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)