Berriak Hezkuntza
Eu

Enrique Echeburua psikologoarentzat 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria

2018.eko maiatzak 08

2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria Enrique Echeburua Psikologia Klinikoko Katedradunak jasoko du, epaimahaiaren erabakiz. Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan entzute handiko bost ikerlarik osatutako epaimahaiak psikologo donostiarraren aldeko ebazpena jakinarazi du, 22. edizio honetan aurkeztutako zortzi hautagaien artean aukeratzeko goiza Bilbon elkartuta eman ondoren. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak sarituari berari jakinarazi dio dagoeneko ebazpena, telefono bidez.

Euskadi Ikerkuntza Sariak jarduera zientifikoa sustatzea du helburu nagusia, bai eta honako beste hauek ere: Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea, betiere horien lanak oso eragin positiboa badu Euskadin. Hezkuntza Sailak urtero deitzen du Euskadi Ikerkuntza Saria. Urte bakoitietan, Gizarte-Zientzien eta Humanitateen modalitatean egiten da deialdia; urte bikoitietan aldiz, Zientzia eta Teknologia arloko profesionalen lana aitortzen du sariak.

Enrique Echeburua, Donostian jaioa da (1951). Madrilgo Complutense Unibertsitatean Psikologian Doktore (1978), eta Psikologia Klinikoko Katedradun UPV/EHUn (1989). Bere ikerketa lana UPV/EHUren Psikologia Fakultatean gauzatu du, 80koen hamarkadaren erdi aldetik aurrera. Garrantzia sozial handiko gaien inguruan garatu du ikerketa aplikatua, psikologia klinikoaren esparruan: bikotekidearen kontrako indarkeria, sexu-erasoak, jokoarekiko menpekotasuna eta substantziarik gabeko adikzioak, eta antsietate-nahasmenduak.

Lan ildo horietatik nazioarteko hamaika argitalpen eta liburu esanguratsu jaio dira, eta baita doktore tesiak ere. Aipatzekoak dira gainera, jaso dituen zenbait sari ere: Jokabide-terapien Ikerketarako Zentroaren ikerketa saria (Madril, 1990), edo Psikologoen Elkargo Ofizialaren ikerketa saria (Madril, 1994).  

Bikotekidearen kontrako indarkeria kasuetan laguntza psikologikoa emateko Eusko Jaurlaritza, Emakunde, eta Foru Aldundien artean itundutako hainbat programa abian jartzeko ardura izan du Echeburuak, baita sexu-erasoak jasan eta Justiziaren aurrean agertu behar izaten duten adin txikikoei babesa emateko protokolo bat garatzeko ardura ere.

Echeburua irakaslearen lan-taldeak diseinaturiko programak, biktimak eta tratu txar emaileak artatzeko Euskadiko erreferentziazko zentroetan aplikatzen dira. Gainera, Bikote barneko Indarkeria-arriskua Aurreikusteko Eskala ere diseinatu du talde horrek, egun ofizialki Ertzaintzak darabilen instrumentua izanik hori. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gestoso_Fco
    2018.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    Un premio merecido a un profesional de la psicología que es un referente. https://t.co/M9Fd7ANgYE

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak