Berriak Lehendakaritza
Eu

Turismok hainbat hitzarmen “irmo” adostu ditu touroperadore arabiarrekin, Euskadi bisitatzeko

2011.eko urtarrilak 20

Isabel Muelaren esanetan empresa misioa “arrakastatsua” izan da, horrela, Arabiar Emirerri zein Qatarren Euskadirekiko begirune nabarmena azpimarratu du

Euskadi turismo xede modura sustatzea izan da, besteren artean, aste honetan Persiako Golkora lekualdatu den empresa misioaren helburuetako bat eta zeregin honen emaitza “oso positiboa” izan da. Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendariaren esanetan “arrakastasua” izan da 7 touroperadoreetako 5ekin behintzat adosturiko hitzarmena, horiek Euskadi bisitatzea eta euren sustapenen barne hartzea lortzeko bildu ondoren. Touroperadore horietako 3 berehala etorriko dira Euskadira, eta horietako batek jadanik erakutsi du Euskadirekiko bere interesa, bisita egiteko beharrik gabe, egunotan empresa misioaren bidez azaldu dena kontuan hartuta. Gainera, Dubaiko Al Rais Holidays touroperadoreak Euskadi gonbidatu du datorren apirilaren 16an kongresu batera bertaratzeko, zeinetan touroperadore honek munduko xede turistiko onenak aurkeztuko dituen bere 1.000 bezero esklusiboenen aurrean.

Isabel Muela Turismo zuzendariaren esanetan “arrakastatsua” izan da aste honetako Arabiar Emirerri eta Qatarreko esperientzia, touroperadore nagusienekin topaketa ezberdinak izan ondoren. Harremanetan jarri da zazpi konpainiekin eta horietako bost Euskadira etortzeko prest azaldu dira, Euskadiko turismo, kultura eta ostalaritza eskaintza sakonki ezagutzera, hiru berehala etortzekotan dira, eta batek aurten pakete turistikoa merkaturatu nahi luke. Muela andreak azpimarratu duenez, “kalitatezko eta bikaintasunezko” turismoaren aldeko apustu hori bere turismo arloko nahien araberako helburuekin erabat egokitzen da.

Isabel Muelak Lehendakariaren zeregina goraipatu du, ate ugari zabaltzeko eta touroperadoreen aldeko jarrera sustatzeko baliagarria izateagatik. Horren haritik, Euskadik Al Rais Holidays Dubaiko touroperadorearen gonbidapena jaso du, datorren apirilaren 16an bere 1.000 bezero garrantzitsuenen aurrean egingo duen munduko xede turistiko onenen aurkezpenera etortzeko. Qatarreko beste touroperadore bat ere, Regency Travel Tours, Euskadira etorriko da maiatzean Turismo Azokara.

Touroperadoreen Euskadiko modernotasun eta berrikuntzaren arteko fusioarekiko interesa nabarmena izan da; euskal kulturaren inguruko jakin-mina erakutsi dute, txalaparta, folklorea hala nola pilota bertatik ezagutzeko gogoa. Bestalde, Euskadiko batez besteko tenperatura atsegina iruditu zaie, 18 graduko tenperatura paregabea, planetaren gune honetan 7 hilabete baino epe luzeagoan jasaten dituztenekin zerikusirik ez duena. Deigarriak gertatu zaizkien beste hainbat sektore interesgarri dira hirietako merkataritzaren eskaintza eta medikuntza, estetikaren arloa, oftalmologia.

Orain helburua da aste honetan sortu den harremana sakontzea eta Euskadiren markako herrialdea izatera iristeko nahia betetzeko ahaleginean jarraitzea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)