Eu

2018ko lurraldeko turismo-proiektuetarako laguntzak (Gobernu Bilera 2018-05-08)

2018.eko maiatzak 08

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko jomugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten eta turismo-fluxu berriak dinamizatu, banatu eta sortuko dituzten turismo-proiektuak garatzeko laguntzen deialdia egin du.

Laguntzak hiriburuetako eta eskualdeko turismo-lankidetzako entitateetan sartuta ez dauden udalerrietako turismoaren sustapenaz arduratzen diren erakunde publikoentzat dira (udalentzat, tokiko erakunde autonomoentzat, tokiko enpresa-erakunde publikoentzat eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateentzat).

Laguntzak, halaber, eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremu batean turismo-lankidetzako entitate gisa edo turismo-produktuen entitate kudeatzaile gisa diharduten irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuek eska ditzakete (kuadrilla eta mankomunitateek, garapen-agentziek, landa-garapeneko elkarteek, partzuergoek eta beste entitate eta elkarte batzuek).

Laguntzen zenbatekoa 1.284.000 euro da, eta Euskadiko jomugen erakargarritasuna eta turismo-esperientzia hobetzeko lurraldeko turismo-proiektuetara eta jomugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuetara bideratuta daude. Haien artean, jardunbide egokien programak azpimarra daitezke (Jomugen Kalitatea, IKTen Erabilera eta Europako Ekoetiketa).

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Consejo de Gobierno 08-05-2018 🔵 Ayudas de apoyo a proyectos territoriales turísticos 2018 ➡︎ https://t.co/fkI20cPTcs https:…

  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Gobernu Bilera 2018-05-08 🔵 2018ko lurraldeko turismo-proiektuetarako laguntzak ➡︎ https://t.co/P3hpDMTEQb
    https://t.co/Gihe

Komunikabideek behera kargatzeko