Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAP-ek 46.000 hizkuntza-eskakizun egiaztatu ditu dagoeneko

2011.eko urtarrilak 19

Encar Echazarra, IVAPeko zuzendariak: "Datuok azken urteotako ibilbidea erakusten digute, azken deialdiko emaitzen argazki finkoak baino hobeto"

IVAPek 46.000 hizkuntza-eskakizun baino gehiago egiaztatu du orain arte. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizun gehienak, ia 20.000, IVAPek sei hilabetero egiten dituen deialdi orokorren bidez egiaztatu dira. Horietaz gain, badira beste administrazioen deialdietan egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak, hautaketa-prozesuetan lortutakoak eta baita beste titulu batzuren baliokidetza bidez lortutakoak ere. Hurrengo taulan xehekatzen dira egiaztapen-bide desberdinak erabiliz egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak:

IVAPek 2010eko abenduaren 31ra arte egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak

 

DEIALDI-MOTA           1          2          3          4          Guztira

Baliokidetza                57        691      3.746   117      4.611

Beste herri-administrazioen

deialdiak                  1.793   1.456      97      107      3.453

Hautaketa-prozesuetako

probak                      7.941   7.223   1.696 1.710   18.570

IVAPen deialdiak      7.013   8.631   2.935 1.416   19.995

GUZTIRA                  16.804 18.001 8.474   3.350   46.629

 

 

2010eko azaroko deialdia, beste deialdi bat besterik ez da, hizkuntza-prestakuntzaren ibilbidean zehar herri-langileek aurkeztu daitezkeenetako bat. Deialdi honetan, zehazki, gainditu dutenen ehunekoak %13 jo du.

 

Deialdi bakoitzean, hainbat langile publikok dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea lortzen du, baita aurreko deialdietan lortu eztako zenbaitek ere; horrela, deialdiz deialdi gehitzen da hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duen langileen kopurua. "Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen multzo osoak erakusten digu zein den prozesuaren balorazioaren neurria, eta ez deialdi bakoitzaren emaitzak. Eta IVAPek egiaztatu dituen 46.000 hizkuntza-eskakizun baino gehiago horiek, 33.339 langileri dagozkionak, argi erakusten dute egindako ibilbidea, deialdi bakar baten emaitzek baino askoz hobeto" esan du gaur Encar Echazarra IVAPeko zuzendariak.

 

Azterketak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuari egokitu izana

2010ean egindako bi deialdietan IVAPek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuari egokitutako ebaluazio-sistematika erabili du, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretuak agintzen duen bezala.

 

Aparteko abagunea

HEEMBari egokitu ondoren egindako bi deialdietatik azkena apartekoa izan da, lehen aldiz eta salbuespen gisa batera gertatu baitira hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi orokorreko probak eta administrazio orokorreko 2010eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako probak, eta bi prozesu horiek hartzaile desberdinak izan dituzte eta hizkuntza-trebetasun bakoitza neurtzeko probak ere ordena desberdinean aplikatu dira.

 

"Inoizko gardenen"

Azkenik, IVAPek, bere web orrien bitartez, bai Jaurlaritzako intranetean (Jakina), bai Interneten, ahalegin berezia egin du Erreferentzi Markoari egokitzeko egindako aldaketak behar bezain garaiz interesdunei jakinarazteko, ebaluazio-sistematika berriari buruzko informazio zehatza plazaratuz. "Inoizko informazio- eta gardentasun-maila altuena eskaini dugu oraingoan" azpimarratu du IVAPeko zuzendariak.

Hizkuntza-eskakizun bakoitzerako, eskakizunari dagokion mailaren azalpena eta azterketaren egitura jasotzen dira; proba bakoitza zehatz-mehatz deskribatzen da; azterketaren atal bakoitzari dagokion puntuazioa xehekatzen da, bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zehaztuz, eta ebaluazio-irizpideak edota trebetasun bakoitza ebaluatzerakoan kontuan hartuko diren alderdiak adibide konkretuekin azaltzen dira. Azterketa-eredu bana ere ematen da, azterketa-atal bakoitzari dagozkion ariketekin eta, hala egoki denean, erantzun zuzenekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko