Eu

Enpresa jardunaldia Estatu Batuetako enbaxadorearekin

2018.eko maiatzak 07

Arantxa Tapia sailburuak itxiera eman dio gaur Duke Buchan Estatu Batuetako enbaxadorearen presentziarekin egin den enpresa jardunaldiari. Ekimena Arabako Merkataritza Ganberak eta Nazioartekotze Euskal Agentziak elkarlanean antolatu dute eta Arabako Parke Teknologikoan egin da. Ekitaldian Tapiak enbaxadoreari agertu dio Eusko Jaurlaritzak duen kezka Trump presidenteak duen negoziazio moduagatik eta aluminio eta altzairuaren arantzelen aferan Europar Batasuna behin betirako iragarri diren neurrietatik at geratzea defendatu du.

Sailburuak AEBetako enbaxadorearen aurrean adierazi du Europar Batasunak ez duela gaitasunen gehiegikerian laguntzen, Txinatik datozen inportazioetatik babesteko neurriak lantzen ari direla eta gogorarazi du Europar Batasuna beti izan dela, eta izango dela, Trumpen neurrietan salbuespena izateko moduko  bazkide fidagarria.

Ameriketako Estatu Batuak euskal enpresentzat lehentasunezko merkatua da. Euskal esportazioetan hirugarren merkatua da eta Europar Batasunetik kanpo lehentasunezkoa. Gaur egin 94 euskal enpresek 145 fabrika dituzte Amerikako Iparraldeko estatuetan, 55 produktiboak dira, 64 komertzialak eta 26 zerbitzuen alorrekoak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Jornada empresarial con presencia del embajador de Estados Unidos ➡︎ https://t.co/fZXk6dwthT https://t.co/F6LvR9LjF4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak