Eu

Beatriz Artolazabal: “Europako Gizarte Oinarria” oinarri bikaina da Europa birdefinitzeko eta eguneratzeko”

2018.eko maiatzak 08
  • “Herritarrei gizarte-eskubide eraginkorrak eskaintzen dizkie, Euskadik duela denbora asko garatzen dituen funtsezko 20 printzipiotan oinarrituta; horietako askotan urrats handiak eman ditugu”
  • Maiatzaren 9a, Europa Eguna
  • “Batasunaren nazioarteko eginkizun indartsu eta erreferentean, herrialde eta eskualdeen ekarpena handia da”
  • “Euskadin, Gizarte Eskubideen Europako Oinarria betetzen ari gara, Batasuneko estatu azpiko beste eskualde eta herrialde batzuek bezala”

Vitoria Gasteiz, 2018 05 08

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Europaren helburu nagusia da gizarte humanoagoa, soziala eta jasangarria eraikitzea, horrek Batasunaren garapen ekonomikoa eta orekatua finkatzen lagunduko baitu. Hori guztiok partekatzen dugu”. Bihar, asteazkena, Europa Eguna ospatuko da.

Maiatzaren 9a egun garrantzitsua da Europaren berehalako etorkizunaren inguruan hausnartzeko eta hura birdefinitzeko”, esan du Artolazabalek. “Hainbat erronka ditugu, besteak beste: globalizazioa, teknologia berrien eragina enpleguan edo kudeaketa demografiko egokia eta adineko, gazte eta haurren arreta. Datozen gizarte-aldaketek dakartzaten aukerak aprobetxatu behar ditugu”.

Artolazabalen hitzen arabera, “Gizarte Eskubideen Europako Oinarria oinarri bikaina da Batasuna birdefinitzeko eta eguneratzeko; izan ere, herritarrei gizarte-eskubide eraginkorrak eskaintzen dizkie, Euskadik duela denbora asko garatzen dituen funtsezko hogei printzipiotan oinarrituta; horietako askotan urrats handiak eman ditugu”.

“Europaren etorkizuna geure esku dago, eta Batasunak nazioartean giza eta gizarte printzipio horiekin duen garrantziak bermatu egingo du planetaren jasangarritasuna eremu guztietan: giza eremua, ingurumenekoa, ekonomikoa eta kulturala”, esan du Artolazabalek, maiatzaren 9aren ospakizunaren harira.

Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Europako Batzordeak elkarrekin aldarrikatu zuten Gizarte Eskubideen Europako Oinarria 2017ko azaroaren 17an, Gotenburgon eginiko enplegu bidezkoaren eta hazkuntzaren aldeko gizarte-arloko goi-bileran.

“Euskadin, Gizarte Eskubideen Europako Oinarria betetzen ari gara, Batasuneko estatu azpiko beste eskualde eta herrialde batzuek bezala. Horiek dira Europaren gizarte-dimentsioa eta Europako gizartean eta erantzun kolektiboa behar duten bertako enpleguaren munduan eta gizarte-arretan antzeman behar diren eraldaketak”, esan du Artolazabal sailburuak.

Artolazabalek bere gain hartu du “20 printzipio eta eskubidetan oinarritzen den konpromisoa: bidezko soldatak eskuratzeko eskubidea, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea, ikaskuntza etengabea, kontziliazioa, berdintasuna, gutxieneko diru-sarrerak, besteak beste. Gizarte-eskubideen Europako oinarriak zera lortzen du herritarrentzat: aukera-berdintasuna eta lan-merkatura sartzeko berdintasuna; lan-baldintza duinak eta gizarte-babesa eta -inklusioa".

1. EBren 20 gizarte-printzipioakHezkuntza, prestakuntza eta etengabeko ikaskuntza. 2. Sexu-berdintasuna. 3. Aukera-berdintasuna. 4. Enplegurako laguntza aktiboa. 5. Enplegu segurua eta egokigarria. 6. Soldatak. 7. Lan-baldintzei eta babesari buruzko informazioa .9. Bizitza profesionalaren eta pribatuaren arteko oreka.10. Lan-ingurune osasungarria, segurua eta egokitua eta datuen babesa.11. Haurrentzako laguntza eta babesa.12. Gizarte-babesa.13. Langabeziagatiko prestazioak.14. Gutxieneko errenta.15. Zahartzaroko pentsioak eta prestazioak.16. Osasuna. 17. Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa.18. Iraupen luzeko zaintzak.19. Etxebizitza eta laguntza etxegabeentzat; eta 20. Funtsezko zerbitzuetara sarbidea

“Printzipio horietako bakoitzean, Euskadi lanean ari da eta gure erakunde, gizarte eta enpresen bidez erantzuten ari da. Jakina, lan handia dago egiteko eta, hori dela eta, maiatzaren 9a Europa solidarioaren eta kohesionatuaren inguruan hausnartzeko eta hura garatzeko baliatu behar dugu, non gurea bezalako herrialdeek eginkizun garrantzitsua baitute”, esan du Artolazabalek.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 09

    Europako Batasuna ez da Nazio Batasuna, baizik eta Estatu Batasuna eta hainbat Nazio "Batasuneko estatu azpiko eskualde eta herrialde" diren heinean eta bitartean Gizarte Eskubideen Europako Oinarria ez dago giza eskubideetan oinarritua.
    Nazioen erabakitzeko eskubidea kolonia izanaren baitan omen da onargarria... eta nire galdera: "kolonia" beste zein izenez izendatu eta ezagutu daiteke Estatu baten eraginez bere hizkuntza bereziaren glotofagiara eta desagerpenera beharturik dagoen Nazio bat?
    Gizarteari "benetan ardura zaiona" (panem et circenses) aipatzen da behin eta berriz, eta ondo dago "ogiaz" arduratzea, baina nire eta gure ardura izugarria ere ba da gurearen eta beste kultura berezien iraupen bermea.

Ekitaldiko kargudunak