Eu

Borja Belandia elkarrizketatu dute Radio Vitoria-EITBn

2018.eko maiatzak 07
  • Iragarri du aurtengo urte-amaieran Arabako hiriburuko Deba eraikineko bulegoa irekiko dela eta, 2019aren hasieran, Salburuakoa eta Zabalganakoa
  • Borja Belandia elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Vitoriako Gaur Actualidad programan
  • http://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/radio-vitoria-gaur-actualidad/detalle/5575071/lanbide-abrira-tres-nuevas-oficinas-vitoria-principios-2019/

VG 07/05/2018

 

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak zera zehaztu du: “aurtengo urte-amaieran Arabako hiriburuko Deba eraikineko bulegoa irekiko da eta, 2019aren hasieran, Salburuakoa eta Zabalganakoa, zerbitzu hobea emateko”. Radio Vitoria-EITBn egindako elkarrizketa batean, Belandiak azaldu du “Lanbidek badituela prest izango dituen hiru bulego berrien proiektuak, herritarrentzako eskuragarriagoa izango den zerbitzu hobea emateko.

Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariak iragarri du urte-amaieran espero dutela Deba eraikinean egongo den bulegoa ireki ahal izatea eta 2019aren amaieran Salburuakoa (Trenbide kalea 1) eta Zabalganakoa (Ozeano Atlantikoaren kalea 17) irekita izatea.

Gainera, Zumakadi ibilbideko bulegoa eta Txagorritxuko zerbitzu zentralak mantenduko dira, baina bulegoan, dagoeneko, ez zaio jendeari harrera zuzena emango, San Mamesen dagoen bulegoan bezala”. Era berean, Belandiak esan du bulego guztietan aztarna digitalaren sistema aplikatu nahi dutela eta, horretarako, legezko aldaketa bat egingo dutela, iruzurrari aurre egiteko, eta, probaldian, 10 bulegotan hasi direla aztarna digitala eta datu biometrikoak borondatez jasotzen; bulego horietako bi arabarrak dira. 50 pertsona inguru sartzen dira egunean.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak