Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektua aurkeztuta

2011.eko urtarrilak 21

Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuak Euskadiko Etxebizitza Legearen Aurreproiektua aurkeztu du. Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa onartzen du

Euskadiko Etxebizitza Legearen asmoa Konstituzioan (47. artikulua) jasotzen den etxebizitza eskubide kontzeptua eta Autonomia Estatutuan (10.31 artikulua) ezarritako eskumena garatzea da. Horrez gain, Euskadin Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ondorioa da. 2010eko ekainean lortu zen eta euskal erakundeetako eta gizarte eta ekonomia arloko 77 eragilek sinatu dute. Legearen helburu nagusia da herritarrek etxebizitza duin eta egoki bat izateko duten eskubidea gauzatzeko behar diren baldintzak bultzatzea,  zailtasun handiak dituzten pertsonek epaitegietan exijitu ahal izango duten benetako eskubide bihurtuz.

Legeak pertsona guztiengan du eragina, etxebizitza bat izan ala ez, jabetzakoa zein alokairuzkoa izan, zein libre edo babestua izan.

Legearen helburu nagusia da herritarrek etxebizitza duin eta egoki bat izateko duten eskubidea gauzatzeko behar diren baldintzak bultzatu eta arauak ezartzea, eta printzipio hori, etxebizitza izateko zailtasun handiak dituzten pertsonek epaitegietan exijitu ahal izango duten benetako eskubide bihurtzea.

Gainera, Babes Publikoko Etxebizitzaren (BPE) araudi juridikoa arautu nahi du, etxebizitzaren laguntzarako dauden prestazio publikoen sistemak birformulatu eta berrantolatu, hiri birgaitzeko eta berrikuntzako esku-hartzeak arautu, horrelako prozesuak burutzeko dauden oztopoak kentzeko, eta "etxebizitzaren funtzio soziala" kontzeptuaren irismena definitu.

Birgaitzea izango da etxebizitzaren euskal politikaren lehentasunetako bat. Horretarako, aurreproiektuak aukera emango du egoera txarrean dauden etxebizitzak birgaitu beharrekotzat jotzeko, eta horrek esan nahi du kasuan kasukoa onura publikokotzat joko dela, hortaz, Administrazioak esku hartzeko aukera izango duela. Gainera, etxebizitzaren funtzio soziala betetzen ez denean ere, Administrazioak esku hartzeko aukera izango du.

Aurreproiektuak baditu hainbat berrikuntza, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:

Etxebizitzaren eskubide subjektiboa ezartzea Lehenengo aldiz, Lege autonomiko batek baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonei bizitokia emateko betebeharra jasoko du, etxebizitza bat alokairuan ematearen bitartez edo laguntza ekonomiko baten bitartez.

  • BPEetan prezioen eta errenten pertsonalizazioa. Jabetzako etxebizitza baten kasuan, Berme eta Konpentsazio Funts baten bitartez, sustapenaren bideragarritasuna bermatzeko eta erosleen ahalegin ekonomikoa konpentsatzeko, euren diru-sarreren araberako prezio zuzendua ordainduko baitute.

 

  • BPEak esleitzeko lehentasunezko irizpideak familia-unitateko kide kopurua eta eskaerak Etxebiden duen antzinatasuna izango dira.

  • BEaren nahitaezko desjabetzea gauzatzeko aukera, etxebizitza ohiko bizitoki eta iraunkorra ez den egoeretan, bidezko arrazoirik gabe etxebizitza urtebete baino gehiago hutsik izatea, etxebizitzaren eskualdatzea baimenik gabe.
  • Etxebizitzak zatitzeko eskubidea ezartzea.

  • Desjabetzeko aukera etxebizitzen zaintze eta birgaitze betebeharra ez betetzeagatik.

  • Eraikinak birgaitzeko aukera pertsona jabeen %50a ados badago.

  • Alokairu-kontratuen fidantzak Eusko Jaurlaritzan gordailua egiteko eta kontratuak erregistratzeko betebeharra alokairua juridikoki bermatzeko.

  • Etxebizitza gaian isunen zenbatekoak handitzea, babes publikoko etxebizitzen sustapenean parte-hartzeko 3 urtera arteko gaitasungabetzea barne edo birgaitzea finantzazio publikoarekin egitea arau-hauste larriak edo oso larriak egiten dituztenei.

Herritarren partaidetza-prozesua

Gobernuak, proiektua onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidali aurretik, Euskadiko herritarren iritzia ezagutu nahi du proposatutako neurrien gainean eta hitza eman nahi die Gobernuaren proposamenak hobetu eta beste berri batzuk eransteko aukera izan dezaten.

Prozesu honek www.etxebide.info/leyvascavivienda webgunean dagoen on-line parte-hartze plataforma batean izango du oinarri. Jarraian adierazten diren honako elementuak izango ditu:

  • Eztabaida foroak
  • Herritarren inkestak.

  • ".................(r)i galdera" atala, herritarrek galderak egin ahal izango dizkiete Gobernuko ordezkari politikoei.

  • Proposamenak egiteko lekua.

  • Legearen Aurreproiektua ikusteko lekua, aurkezpen sinplifikatuen bidez, azalpen bideo bat, etab.

Bestalde, Irekiaren eta sare sozialetan sortu diren Facebook eta Twiterren bidez parte hartu ahal izango da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)