Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 34 enpresak Madrilgo Gourmets Azokan parte hartuko dute haien produkturik berritzaileenekin

2018-05-05
  • Gourmets Azoka Europako delicatessenen azoka nagusia da. Munduko gastronomiaren produktutik berritzaile eta abangoardistenak egongo dira Madrilen maiatzaren 7tik 10era.

  • 24 euskal enpresak parte hartuko dute Euskadi Basque Country standean, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak sustatuta, euskal nekazaritza produktuen industria nazioartekotzeko eta sustatzeko estrategiaren baitan.

  • Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola azokan izango da euskal enpresen parte hartzea babesteko.

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 34 enpresak haien produkturik berritzaileenak erakutsiko dituzte Gourmets Azoka 2018an, gourmet produktuetan espezializatutako Europako nazioarteko azoka bakarra. Madrilen izango da, IFEMAko azoka gunean, maiatzaren 7tik 10era.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, HAZI Fundazioaren laguntzarekin antolatu du euskal enpresa hauetako 24ren asistentzia, Euskadi Basque Country markaren barruan talde moduan parte hartuz.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola, azokan izango da euskal nekazaritza elikagaien enpresen parte hartzea babesteko.

Gourmets Azoka abangoardiaren erakusleihoa

Gourmets Azoka Europako delicatessenen azoka nagusia da . Bere hogeita hamaikagarren edizioan 1.630 erakustoki izango ditu, 40.000 gourmet produktu baino gehiago erakusteko. Zalantzarik gabe, nekazaritza elikagaien industriako azken joerak ezagutzeko erakusleihorik handiena da.

Pasa den urtean azoka honek 93.346 bisitatik gora izan zuen. Horietatik %14 atzerriko 71 herrialdetakoak izan ziren.

Gourmets Azoka banatzaile profesionalei (inportatzaileak/esportatzaileak, saltoki handiak, e-commerce, txikizkako merkataritza, elikadura kateak eta HORECA kanalean espezialistak), ostalaritzako profesionalei eta kalitateko elikaduraren segmentuan espezialistei zuzenduta dago.

“Euskadi Basque Country” standean egongo diren enpresak: Orotara Euskadiko

Orotara Euskadiko 24 elikagai enpresa eta upategik parte hartuko dute aurtengo Gourmets Azokan Euskadi Basque Country markaren barruan.

  • Alaiza Brewing
  • Andres Eizaguirre
  • Artomaña txakolina
  • Alkorta bakailaoak
  • Garcia De Olano upategiak
  • Baque kafeak
  • Ortiz kontserbak
  • Dastatzen
  • Ederpesca eta deribatuak
  • Añanako Gatz Harana Fundazioa
  • Gastronorte
  • Eizaguirre hanburgesak
  • Hijos de Jose Serrats
  • Idiazabal
  • Izarmendi txakolindegia
  • Licores Barañano
  • Luberri- Monje Amestoy familia
  • Okendo txakolina
  • Petritegi sagardoak
  • Rafa Gorrotxategi 1680
  • Salica-Campos
  • Astarbe sagardoak
  • Vascolac
  • Zubelzu Piparrak

Marka horietaz gain, beste 10 euskal enpresa eta upategik ere parte hartuko dute Gourmets Azoka 2018an, modu indibidualean.

Euskal enpresek aurkeztuko dituzten nobedadeak

Munduko gastronomiako produkturik berritzaile eta abangoardistenak egongo dira Gourmets Azoka 2018an, eta bertan ekoizleek sektoreko berriena ezagutzera emango dute.

Euskadi Basque Countryko standean gure elikagaien industriako produkturik berritzaileenak aurkitu ahalko dira.

Adibidez, Campos –Salica enpresa bermeotarrak berritasun ugari aurkeztuko ditu, ikerketa eta garapen prozesu luze eta intentsuen fruitu, kontsumitzaileei kalitate, zapore, trazabilitate edo elikagai segurtasun bermerik handienak eskaintzeko. Berritasun horiek produktu lerro batzuk zabaltzen dituzte, hala nola Bonito del Norte kontserbak, hegaluze izoztuak, edo ostalaritzara zuzendutako izoztuak.   Gourmets 2018n hauek dastatu ahalko dira:  Kantauriko Eko Bio MSC Antxoa, Eko Bio MSC Hegaluzea, MSC hegaluze hanburgesa izoztua, atuna xerra izoztuak Teriyaki saltsan eta tomatearekin, eta atun-bola izoztuak tomate saltsan eta espainiar saltsan.

Amurrioko Licores Barañano enpresak, berriz, bere SloeGin dry gin gina berria emango du ezagutzera; botaniko natural hautatuekin (basarana, ipuruaren fruitua, baiak, zerealak, jengibrea, asentsioa, limoi eta laranja azalak) aleko alkoholetan beratuz egindako gina da, eta zutabe bikoitzeko coffey alanbikeetan birdestilatua. Gainera, Barañano Vermuta aurkeztuko dute, 1831tik datorren gure likore tradizioa eta aperitibo hau egungo garaietara egokitu izana konbinatuz, horrela vermut orekatua, borobila eta luzarokoa lortuz.

Añanako Gatz Haranako Fundazioak bere gatz fin berria eramango du azokara. Añanako gatzaren kalitatea ziurtatua dago bere artisau ekoizpenagatik eta nazioarteko sukaldaririk onenetakoen errekonozimenduarekin. Orain, gatz hau bera, egunero erabiltzeko xehatua aurkeztu dute.

Cafes Baque enpresak hartzeko prest dagoen Caffè Latte berria aurkeztuko du, CCold Brew kafearekin egina, erauzketa motelekoa, organikoa eta esne osoarekin, azukre puntu batekin.  %100 naturala den edaria, kontserbagarririk, egonkortzailerik eta aroma gehiturik gabe. Kañabera azukredun kafe eta infusio organikoak ere aurkeztuko dituzte.

Eizaguirre hanburgesak enpresa oiartzuarrak ezagutzera emango du ezkur-txerri iberrikoko hanburgesa.

Rafa Gorrotxategi postregile artisau tolosarrak “Gorrotxak” aurkeztuko ditu, gorringo eta arbendol pastetxoak, albendol teilak, eta laranjadun txokolatez estalitako teilak, hirurak ere glutenik gabeko produktuak; txokolate eta laranja konfitatudun Panettoneaz eta Tolosako zigarrotxo finez gain.

Errenteriatik Ederpescak bakailo-masail gezatu berriak eramango ditu.

Euskal Sagardoa sor markako bi sagardo Gourmets Azokan izango dira: Astarbe eta Petritegi. Azken honek Astigarragako tradizio zahar bat berreskuratu du, eta “Petritegi Aparduna” aurkeztuko du, apardun sagardoa, naturala, botilan bigarren hartzidurakoa, eta 9 hilabeteko haziera duena, metodo tradizionalekin egina.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)