Eu

‘Zuhaitz genealogikoa Interneten egiterik?’ izenburupean genealogiaren inguruko tailer bat eskainiko da, larunbatean, Euskadiko Artxibo Historikoan

2018.eko maiatzak 01
  • Amagoia Guezuraga, Itziar Murua eta Jon K. Fernandez Genealogia eta Tokiko Historiaren Euskadiko Elkarteko kideek gidatuko dute tailerra.

‘Zuhaitz genealogikoa Interneten egiterik?’ izenburupean genealogiaren inguruko tailer bat izango da, datorren maiatzaren 5ean, Euskadiko Artxibo Historikoan. Jardunaldia goizeko 10.00etatik 14.00etara izango da eta zenbait adituk hartuko dute parte, Artxiboko areto nagusian.

Amagoia Guezuraga, Itziar Murua eta Jon K. Fernandez Genealogia eta Tokiko Historiaren Euskadiko Elkarteko kideek gidatuko dute tailerra, guzti-guztiak adituak gai honetan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren menpe dagoen Euskadiko Artxibo Historikoak eta Antzinako elkarteak antolatu dute larunbateko jardunaldia. Honen helburua da genealogiaren inguruan azkenaldian piztu den interesari erantzutea; izan are, azken urteotan ugaldu dira gai honen inguruko interesa dutenak. “Genealogian interesa duten lagunak dira gaur egun Artxiboetako informazio dokumentalaren erabiltzaile nagusiak”, adierazi dute Genealogia eta Tokiko Historiaren Euskadiko Elkartetik.

Jardunaldi hauetan parte hartzea doakoa izango da, eta hara bertaratutakoek erreminta ezberdinak erabiltzen ikasteko aukera izango dute, gehienak telematikoak, bere arbasoen inguruko informazioa era egokian bilatzen ikasteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko