Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak adierazi du “ETAren amaiera ez dela euskal herriak desio zuena izan”

2018-05-07

Iñigo Urkullu Lehendakariak elkarrizketa eskaini du gaur goizean Radio Euskadiren Boulevard saioan eta bertan nabarmendu duenez, “ETAren amaiera ez da euskal herriak desio zuena izan”. Bere hitzetan, ETAren azken adierazpenak ez du izan bidegabeki eragindako mina aitortzea helburu.

Ildo horretatik, Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Foru Erkidegoak antolatutako Bertizko ekitaldian azpimarratu moduan, ETA desagertu da, baina oroitzapen txarrak utzi ditu. Hori dela eta, memoria berreraiki behar da Lehendakariaren ustez, norberak bere ikuspuntutik egin dezakeen "kontakizunen batura" izango den memoria, gertatutakoa “ahaztu ez dadin”. Halaber, Lehendakariak Bertizko ekitaldian aipatutako bost kontzeptuak gogorarazi nahi izan ditu: poztasuna, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa. “Bost kontzeptu horiek eraman naute beti talde terroristaren amaiera izan behar lukeen horretarantz”. Halaber, Lehendakariak Bertizko ekitaldian aipatutako bost kontzeptuak gogorarazi nahi izan ditu: poztasuna, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa. “Bost kontzeptu horiek eraman naute beti talde terroristaren amaiera izan behar lukeen horretarantz”.

Espetxe-politikan gerta daitezkeen aldaketen inguruan galdetuta, Lehendakariak erantzun du, Bertizko ekitaldian gogorarazi zuten moduan, bi gobernuak, Euskadikoa eta Nafarroakoa, prest daudela helburu bikoitza daukan lan-taldea sortzeko: iraganaren memoria kritikoa egitea eta presoen egoera egun indarrean dagoen legediaren arabera aztertzea, Legebiltzarreko adostasunak abiapuntu hartuta. “Espainiako Gobernuari egiten diogun eskaintza da, eta Espainiako Gobernuko presidentea, izan ditugun elkarrizketetan, gai horri dagokionez sentikor ikusi dut”.

Katalunia

Lehendakaritzan egindako elkarrizketan, Dani Álvarez kazetari eta saioko aurkezleak Kataluniako egoeraren inguruan galdetu dio. Lehendakariak azpimarratu du Kataluniak bere erakundeak eta autogobernua berreskuratzea behar duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)