Eu

Aurretiko kontsulta publikoa, 4/2015 Legea, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, garatzeko Dekretuari buruzkoa. Ondorioak.

2018.eko maiatzak 04

Dekretu-proiektuaren xedea 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, garatzea da. Horretarako, lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak erregulatzeko arauak ezarri beharko dira, bai eta lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko tresnen edukia eta irismena ere.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau