Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bilera egin du "Qatari diar" proiektuaren kontseilari delegatua den Gnhim Bin Saad Al Saad-ekin

2011.eko urtarrilak 19

Eguneko azken bilerak "Qatari diar" proiektua ezagutzea izan du xede. "Proiektu handia da, hirigintza modu iraunkorrean garatzea helburu duena, mapa batean eraikinak edo lerroak pilatzetik harago doana; garapenerako aukera bikainak eskaintzen ditu, eta euskal enpresek haietan parte har dezakete", adierazi du lehendakariak.

Hasteko, Euskadiko enpresa batzuek parte hartuko dute martxoan, Qatarren, egingo den kongresu batean (industria berdeari buruz da kongresua); bestetik, urrian egingo den beste kongresu batera (trenbideari buruzkoa) joateko gonbitea luzatu zaie. Egindako kalkuluen arabera, proiektuak 30 bilioi dolar mugituko ditu eta 88 bilioi dolar kudeatuko ditu 2040era arte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)