Berriak Lehendakaritza
Eu

Elkarrizketa emirraren emaztea den Sheika Mozah Bin Nasser Al Missne-rekin

2011.eko urtarrilak 19

Lehendakaria Sheikha Moat Bint Nasser Al Missnerekin bildu da. Emirraren emaztea eta Qatar Fundation fundazioko lehendakaria da bera, eta interesa agertu du neutroien espalazio zentroaren Bilboko egoitzaz. Izan ere, Hezkuntzaren Hiriko eta Teknologia eta Zientzia Zentro bateko arduraduna ere bada. Hortik datorkio, hain zuzen ere, Euskadiko zentro teknologikoen funtzionamenduaren inguruko interes hori. Zientziaren Hiriko zuzendari exekutiboak laster bisitatuko ditu zentro horiek.

Hiri horretan tranbia eraikitzeko kontratua esleitu behar du laster Zientziaren Hiriak. Esleipena lortu nahi duten enpresetako bat da CAF, eta emirraren emazteak horren gaineko txostena berari emateko esan die enpresakoei, hasitako esleipen prozesutik haratago.

Horrez gain, Sheikha Moat Bint Nasser Al Missnek unibertsitateko ikasleak trukatzeko programa ezartzeko aukera eskaini du (gastu guztiak ordainduko litzaizkieke ikasleei), eta bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Deustuko Unibertsitateak misiotik itzuli bezain laster jorratuko dute aukera hori.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari