Eu

NEIKER-Tecnaliak laboreak klima aldaketara egokitzeari buruzko ikastaro bat antolatu du

2018.eko maiatzak 03

Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkartearekin batera antolaturiko ikastaro honetan klima freskoetako laboreetan klima aldaketaren inpaktuak murriztu edo egokitzeko prestakuntza emango da.

Ikastaroa NEIKER-Tecnaliak eta Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteak (SEAE) antolatu dute, bihartik aurrera, maiatzak 3an eta 4an, Arkautin, eta helburua da nekazariei eta teknikariei praktika agroekologikoei buruzko prestakuntza ematea klima aldaketaren ingurumen inpaktuak murriztu edo egokitzeko klima freskoetako laboreetan.

Praktika agroekologiko atlantikoak eta klima aldaketara egokitzeko lehorreko freskoak” izenburupean, laboreak klima aldaketak eragindako ondorioetara egokitzen laguntzeko esperientziak eta praktika onak partekatuko dira, klima aldaketaren eragina gero nabariagoa eta ikusgarriagoa baita nekazaritzan.

Lehen jardunaldia NEIKER-Tecnaliako instalazioetan izango da eta klima aldaketak nekazaritza atlantikoan eta lehorrekoan duen inpaktua azalduko dira. Hortaz gain labore horietarako eta amaierako uztarako funtsezko praktika agroekologikoak identifikatuko dira. Bigarren eguna Azazetako Gizartetxean garatuko da eta hainbat praktika agroekologiko zabalduko dira, horietako asko SEAEk "Klima aldaketara egokitzeko Praktika Agroekologikoak” lantzeko egindako azterketan jasotakoak.

Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzaren Produkzio Ekologikoaren Sustapenaren (FOPE) lerroarekin bat dator. FOPE planak produkzio ekologikoa areagotzeko hainbat ekintza biltzen ditu, hala nola ekoizpen horrekin lotutako eraldaketa-katearen garapena eta tokiko produktu ekologikoen eskaeraren indartzea.

Ikastaroa “Adapta Agroecologia” proiektuaren esparruan egiten da, klima aldaketaren ondorioetara moldatzeko praktika agroekologikoak sortzeko eta hedatzeko, eta, gainera, hainbat ekintza proposatzen ditu nekazarien eta teknikarien kosorkuntzarako, transferentziarako eta prestakuntzarako. Proiektua Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAPAMA) Biodibertsitate Fundazioak finantzatzen du. Ikastaroak parte hartzaileen gaitasuna eta prestakuntza indartuko ditu, beren labore eta uztetan ondorio klimatiko negatiboei aurre egin ahal izateko.

Kurtsoari buruzko informazio gehiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak