Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak zuzenetik ezagutu ditu Euskotreneko Hendaia-Donostia trenbidearen lineako lan guztiak

2018.eko maiatzak 04

Iñigo Urkullu Lehendakaria Hendaian izan da gaur goizean, Arantza Tapia sailburuarekin batera, Euskotrenek diharduen ETS -Euskal Trenbide Sarea zuzenetik ezagutu eta modernizazio- eta hobekuntza-erronkak identifikatzeko, etorkizuneko tren-garraio bat eskaintzearren. Lehendakariak bere bisitaldian nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da "kalitateko garraio publiko lehiakor bat" eskaintzea, eta gogora ekarri duenez Trenbidea "funtsezko elementua da Euskadiko ekonomiaren garapenerako, gizartearen ekitaterako eta lehiakortasuna hobetzeko".

Hendaia eta Donostia arteko ibilbidean, Lehendakariak zuzenetik ezagutu ditu orain arte burutu diren proiektuak, eta baita orain gauzatzen ari direnak eta legegintzaldi honetarako exekuzio-aurreikuspenak ere. Donostiako Amara auzoko geltokira iritsi denean, Donostiako Alkate Eneko Goiak egin dio harrera Urkulluri, eta Tapia sailburuarekin batera, hirurek bisitatu dituzte TOPOguneko instalazioak. 

Lehendakariak azaldu duenez, Euskal Trenbide Sarea hobetzeko egiten ari diren lanek plangintza eta exekuzio ordenatu bat eskatzen dituzte, oso epe eta baliabide zehatzak exijitzen dituztenak: "Lan horiek beti daude bideratuta zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaileen segurtasuna hobetzera", zehaztu du. 

Hala, Urkulluk azpimarratu du euskal Exekutiboa lanean ari dela sistema koordinatu eta integral bat eskaintzeko, instituzioen arteko lankidetzatik abiatuta, pertsona bakoitzaren mugikortasun-premiei erantzutea helburu hartuta.

2001etik 2016ra, Eusko Jaurlaritzak 2.564 milioi euro inbertitu ditu euskal trenbide sisteman: Trenbidea, Metroa eta Tranbia.

Ekitaldian, Lehendakariarekin batera izan dira Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusi Aitor Garitano, Euskotreneko zuzendari nagusi Imanol Leza, eta Mikel Gurutzeaga, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituretako zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak