Eu

Gobernuak irabazi asmorik gabeko erakundeek kontuak errazago emateko tresna digitalak diseinatu ditu

2018.eko maiatzak 03
  • Erakundeen esku jarri ditu formulario telematiko batzuk, aurreko ekitaldiko informazioarekin bete ditzaten

 

Eusko Jaurlaritzak formulario telematiko batzuk diseinatu ditu, onura publikoko elkarte eta fundazioek beren urteko kontuak Euskadiko Onura Publikoko Elkarte eta Fundazioen Babesletzari errazago aurkezteko.

6 eredu dira, eta www.euskadi.eus web-orrialdean daude eskuragarri, PDF formatu editagarrian eta elebidun. Tresna digital berria argia eta erabiltzeko erraza da; horren bidez, Eusko Jaurlaritzak amaitu egiten du Euskadiko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legeak eta Euskadiko Elkarteen ekainaren 22ko 7/2007 Legeak irabazi-asmorik gabeko erakundeek kontuak emateko ezartzen duten derrigorrezko prozesuaren izaera burokratikoarekin. 

Horrela, Gobernuak lagundu egiten die onura publikoko elkarte eta fundazioei legea betetzen eta beren urteko kontuak aurkezten, eta orain, prozesu hori, Administrazio Orokorrak horretarako berariaz prestatu duen plataforma telematikoaren bidez baino ez da egin behar. Horretarako, sei formulario-eredu izango dituzte:

  • Kontuak aurkezteko egiaztagiria
  • Emaitzen balantzea eta kontua”: eredu arruntaren, laburtuaren, ETE ereduaren edo mikroerakundeen ereduaren artean aukeratu ahalko dute.

Ekimen honen bidez, erakundeen prozesua errazteaz gain, Euskadiko Onura Publikoko Elkarte eta Fundazioen Babesletzaren kontrola ere hobetzen da, eta kontu horiek duten informazioaren kalitatea, alderagarritasuna eta homogeneotasuna hobetzen da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvindautxu
    2018.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobernuak irabazi asmorik gabeko erakundeek kontuak errazago emateko tresna digitalak diseinatu ditu ➡︎ https://t.co/GHVjC1qZdK

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak