Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriarte hizlari izan da Forum Europa Tribuna Euskadi gosari informatiboan

2018.eko maiatzak 03

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Forum Europa Tribuna Euskadi ekimenean hizlari izan da gaur goizez, Bilbon. Hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, beste ordezkari instituzional eta politiko ugari, enpresa arloko eragileak eta gizarte nahiz ekonomia eragileak ere izan dira entzule.

Hitzaldian, berak zuzentzen duen Saila Hezkuntzaren aldeko Akordioa erdiesteko burutzen ari den prozesua azaldu du sailburak. Oinarrizko printzipioak jasoko dituen akordio bat, adostasunean oinarritua, eta aurrerago etorkizuneko Hezkuntza Legerako abiapuntu izateko balioko duena.

Aipaturiko etorkizuneko lege horrez gain, Uriartek hizpide hartu ditu ebaluazioak eta hauek hezkuntzan duten garrantzia –jasoriko emaitzen balorazioa egiteko eta sistema hobetzeko- edo Euskadi hezkuntzan egiten ari den inbertsioa. Beste zenbait gairekin batera Uriarte sailburuak honako hauei ere heldu die: Lanbide Heziketak euskal ekoizpen ehunaren lehiakortasunerako eta langileen enplegagarritasunerako duen garrantzia estrategikoa, Unibertsitatea-Enpresa estrategia, edo bikaintasunezko ikerketaren aldeko apustua.

Uriarteren hitzaldia osorik hemen irakur daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias (UPV/EHU)