
Lekeition partzela bat 48 zuzkidura bizitoki egiteko egokitzea (Gobernu Bilera 2018-05-02)
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, etxebizitzaren arloko eskumenak baliatuz, lurzorua behar du beharrizan egiaztatua duten udalerrietan etxebizitza babestuak eraikitzeko.
Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak onartu du Lekeitioko Udalak bere udal-mugarteko partzela bat doan lagatzea, eta baimena eman du hitzarmena sinatzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Lekeitioko Udalaren artean, partzela horretan 48 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.
Zuzkidura-bizitoki horiek, beren ezaugarriak direla eta, lehentasunez gazteen etxebizitza-beharrei erantzuteko pentsatuta daude; izan ere, aldi baterako bizitokiak dira eta okupatzaileak ezingo dira bertan bost urte baino gehiago egon.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, gaur egun, guztira 846 zuzkidura-bizitokiren sustapena du martxan, autonomia-erkidegoko 12 udalerritan.