Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak espero du ETAren adierazpena “argia” izatea

2018.eko maiatzak 03

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako Idazkari Nagusi Jonan Fernandezen iritziz, ETA-k gaur arratsalderako zabaltzea aurreikusia duen adierazpenak “argia izan beharko luke, eta “ez du inongo zalantzarik utzi behar etorkizunari begira”, adierazi du.

Gaur goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi du Eusko Jaurlaritzaren nahia dela, 2017ko irailaren 27an Nazioarteko talde eragileei bidalitako gutunean azaldu zuen bezala, ETAren amaiera izatea alde bakarrekoa, ez duela ordainik izan behar, alegia; eraginkorra, anbiguotasunak eta eufemismoak alde batera utzita; eta behin betikoa, itzulgarria izango ez dena. “Oinarrizko baldintza bat bete behar du ETAren amaierak: argia izan behar du, ez du utzi behar inolako zalantzarik”, adierazi du Fernandezek.

Elkarrizketan zehar esan du XXI. mendean ezin dela onartu biktimen arteko bereizketarik, hau da, batzuen hilketa onargarria izan zela eta besteena ez esatea ezin dela onartu. “Guk esaten duguna da nahikoa dela esatea eragindako sufrimendua bidegabea izan zela; hori da oinarrizko formulazio bat. Biktima batzuek, diote, adibidez, nahikoa dela esatea gaizki egon zela edo hiltzearenak ez zuela gertatu behar”. Ildo berean esan du ETAk ez baduela biktimen arteko bereizketa gainditzen, indar politiko guztiek adostu beharko luketela biktima guztien arteko berdintasuna. “Hori da dugun erronka etikoa, politikoa eta demokratikoa”. Izan ere, Fernandezen aburuz, ezin da aurrera egin iraganari begira ez bada gai hori argi uzten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak