Eu

Euskadiko 34 udal proiektu aurkeztu dira hondakinen kudeaketa hobetzeko PIMA planen laguntzetara

2018.eko apirilak 30

34 euskal proiektu aurkeztu dira Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren PIMA Hondakinak - Ingurumena Bultzatzeko Planaren– laguntzetara; plan horrek ia 6 milioi euro banatuko ditu Autonomia Erkidegoen artean, hondakinen kudeaketa hobetzeko.

Euskadiko udalerriek aurkeztutako 34 proiektuetatik, 11 biohondakinen bilketa bereiziari buruzkoak dira, 19 etxeko eta komunitateko konpostajeari buruzkoak, bat konpostajea instalatzeari buruzkoa, eta hiru sukaldeko olioaren  bilketa bereiziari buruzkoak. Proiektu hauek ezartzearen bidez, kalkulatzen da hondakin biodegradagarrien zuzeneko isurketa 30.281 tona gutxituko dela urtean; horietara zuzendutako inbertsioa, berriz, 9 milioi euro ingurukoa izango da.

Programaren deialdia otsailaren amaieran jakinarazi zitzaion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari, eta honek Euskadin hedatu du Ihobe ingurumen-jarduketarako sozietate publikoarekin batera. Eskabideak Euskadi osoko Aldundi, Udal, Mankomunitate eta Kuadrillen bitartez egin dira.

Etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa hobetzeari esker lortutako ingurumen-onurez gain, proiektu hauek ezartzearen bitartez onura ekonomikoak lortuko dira, hala nola enpleguaren sorrera, merkaturatu daitekeen kalitate oneko konposta tratatzeko planta berriei esker; halaber, berotegi-efektuko gasak nabarmen murriztuko dira.

PIMA 2018 deialdiak lerro espezifiko bat du etxeetako sukaldeko olioaren bilketa sustatzeko eta garraiorako bioerregien ekoizpenera bideratzeko; beste lerro espezifiko bat biohondakinen bilketa bereizirako, eta beste bat biogasaren erabilera eraginkorra akuilatzeko neurriei buruzkoa.

2018ko hondakinetarako laguntzak 5 finantziazio-lerrotan banakatzen dira, ondorengo zuzkidurekin:

  • Biohondakinak bereizita biltzeko proiektuak: 850.000 €.
  • Etxeko eta komunitateko konpostaje-proiektuak: 600.000 €.
  • Konpostaje-instalazioen proiektuak: 850.000 €.
  • Sukaldean erabilitako Olioa biltzeko proiektuak: 000 €.
  • Biogas proiektuak: 000 €.

Laguntza hauek bat datoz Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ekonomia zirkularreko jarduerak sustatzera zuzentzen dituen politikekin; helburua da hondakinak zabortegietara ez botatzea, azkeneko ezabapen-bide gisa, horren ordez hondakina berriz erabiltzearen alde eginez, dela beste erabilera batzuetarako, dela prozesuen lehengai gisa; horrez gain, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean   ezarritako helburuak betetzen lagundu nahi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak