Eu

Gaur, apirilak 29, “Belaunaldien arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna”

2018.eko apirilak 29
  • Beatriz Artolazabal: “adineko pertsonak beren herri eta inguruetako historiaren, esperientzien, jakintzaren eta analisiaren “edukitzaile” idealak dira, ikasteko gorde beharreko ondarea”
  • http://www.euskadilagunkoia.net

VG 2018 04 29

Gaur , apirilak 29, igandea, "Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Eguna" da. Urteko ospakizun horren helburua Europar Batasuna adinekoekin lagunkoiagoa izatea, zahartzen ari zaigun biztanleriaren egoerara hobeto egokitzea eta belaunaldien arteko elkartasunak Europar Batasunaren agendan toki garrantzitsua izatea da.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek adierazi duenez, “Euskadi Lagunkoia proiektuak bat egin du ekimenarekin, eta belaunaldien arteko elkartasunaren kontzeptua lantzen eta garatzen ari gara hainbat adinetako pertsonen parte-hartzearekin egindako proiektuen bidez. Haien artean, Zumarragako kasua aipa dezakegu. Herri horretako gazteek, adinekoen ondarea ezagutu eta zabaltzeko, hainbat bideo-grabazio egin dituzte, eta amonen eta aitonen esperientzia sozialen, familiakoen eta lanekoen inguruko testigantzak jaso dituzte Zumarraga Lagunkoia programaren barruan, beste herri askotan egin den bezala”.

 

Euskadin, gaur egun, 458.396 pertsonak 65 urte baino gehiago dituzte (Eustat, 2015). Horrek esan nahi du 10 pertsonatik 2 adinekoak direla. 2029. urtean, 10etik 3 izango dira.  “Adineko pertsonak beren herrietako historiaren, esperientzien, jakintzaren eta analisiaren “edukitzaile” idealak dira, ikasteko gorde beharreko ondarea”, adierazi du Artolazabalek.

 

Adinekoak, gainera, tokiko saltoki txikiei eusteko zutabeetako bat dira merkataritzagune handietara joateko joera berrien aurrean, eta hori positiboa da hiriko bizitza soziala sustatzeko.

 

60 urteko eta gehiagoko pertsonen kontsumoaren batezbestekoa 96,67 euro da astean, hau da, 16-44 urteko biztanleena baino handiagoa: saltoki txiki eta hurbiletara joaten dira, eta leialtasunarekin saritzen dute jasotzen duten zerbitzu ona.

 

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzak sustatuko ekimena da, eta Europan zahartze aktiboaren arloan egindako proiekturik aurreratuenen ildoei jarraitzen die. Euskadi Lagunkoia Sarea, berriz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako ekimena da; 55 udalerrik osatzen dute oraingoz, eta gero eta gehiago dira.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EuskogesBizkaia
    2018.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    Hoy, 29 de abril, “Día Europeo de la Solidaridad y Cooperación entre Generaciones” https://t.co/t9WVtF8aj4

  • @Adeces
    2018.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Importante conservar el legado de nuestros mayores para aprender de él.
    https://t.co/vVpfZcNkwB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak