Eu

Euskal Sagardoa jatorri deitura duten sagardoen kontsumoa sustatzeko ‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ promozioa hasi da gaur

2018.eko apirilak 27

Gipuzkoa osoko berrogeita bost taberna eta jatetxek hartuko dute parte maiatzaren 13ra arte iraungo duen egitasmo honetan

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dagoen HAZI Fundazioak sustatutako "Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia" promozioa aurkeztu da gaur goizean Kata 4 jatetxeko terrazan. Prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea Bittor Orozek, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren koordinatzaile Unai Agirrek eta Ostalaritza Elkarteko lehendakariorde eragile Iñaki Illarramendik hartu dute parte.

Ostalaritza Elkartearen eta HAZI Fundazioaren Kalitatea proiektuaren barruan dagoen Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia egitasmoak Gipuzkoa osoko ostalaritza establezimenduen terrazetan Euskal Sagardoa jatorri deitura duten sagardoen kontsumoa sustatzea du helburu. Horretarako, gaurtik aurrera eta maiatzaren 13ra arte, gure lurraldeko 45 jatetxe eta tabernek –Ostalaritza Elkarteko kide direnak- Euskal Sagardoa (edalontzia edo botila) eskainiko dute haien establezimenduetan pintxo edo errazio batekin batera.

Promozioak ikusgaitasuna izan dezan, kartelak, triptikoak, eskuorriak, kubiterak, arbelak eta beste zenbait material diseinatu dira, establezimenduen barrualdean eta terrazetan jartzeko. Gainera, kanpainak irauten duen bitartean, zozketak egingo dira eta terraza hauetan Euskal Sagardoa eskatzen dutenek bi sagardo botilako lote bat irabazteko aukera izango dute.

Gaur goizeko aurkezpena bukatu ondoren, Unai Agirrek Euskal Sagardoen dastatze txiki bat zuzendu du, hurbildu diren pertsona guztiek sagardo hau ezagutu zezaten. Dastatzearekin batera, gainera, ostrak, gildak, hegaluze-mendrezka, urte-sasoiko zainzuriak perretxiko ‘velouté’-arekin eta Idiazabal gazta irasagarrarekin zerbitzatu dira.

Zer da Euskal Sagardoa jatorri deitura duen sagardoa?

Euskal Sagardoa jatorri-deitura duen sagardoa %100 bertako sagarrarekin egina dagoena eta kalitate bermea du. Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. Prozesu osoa HAZI Fundazioak ziurtatzen du, hasi sagastitik eta botilara arte.

Euskal Sagardoen dastatzeak

‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ promozioaz gain, ostalariei zuzendutako Euskal Sagardoen hainbat dastatze antolatu dira. Donostian, Errenterian, Ordizian eta Azpeitian ospatu dira jada eta datozen asteetarako hurrengo hauek antolatu dira:  

- Maiatzak 8: Usurbil (Sutegi kultur etxea)

- Maiatzak 22: Irun (Casino jatetxea)

- Maiatzak 29: Tolosa (Txinparta Elkartea)

‘Kalitatea’ proiektua

2013. urtean Ostalaritza Elkarteak eta HAZI Fundazioak martxan jarri zuten proiektu honek bi sektore elkarraraztea du helburu. Bi sektore horiek gure kultura eta identitatearen elementu bereizgarriak izateaz gain, aberastasun eta lan sortzaileak dira.

Alde batetik, bere produktuen kalitateagatik ezagunak diren Euskadiko lehen eta bigarren sektorea, bai EuskoLabel eta Euskal Sagardoa bezalako ekoizpen prozesuen egiaztapen sistemen apustu ausartagatik, baita sektore horien eguneroko jarduerak gure nortasunaren ezaugarriei egindako ekarpenenagatik eta gure geografiako ardatz soziodemografikoan eragindako efektu positiboagatik ere.

Beste alde batetik, Ostalaritzak azken 40 urteotan halako bilakaera izan du, gure gastronomia mundu mailako erreferente bihurtu duela eta, zehaztasun gehiagorekin, sektore honetara lotuta dagoen azpisektorea bihurtu du erreferente. Eskaintza gastronomiko bat non produktua bera eta produktua ereiteko forma ezberdinek kontsumo ohituretan eragin handia izan duten. Gainera, ostalaritza sektorea, bere baitan, lehenengo sektoreko produktuen kontsumo kanala da, lan egiten duen produktuen inguruko irudi positiboa sortzen duena.

 ‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ egitasmoan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda

Establezimendua

Udalerria

Helbidea

1990 Gastroteka Arrasate

Arrasate

Euskal Herria plaza, 19 behea

Iturri Ondo

Asteasu

Kale Nagusia 5

PetriKafe

Astigarraga

Petritegi Bidea 8

Alorrenea

Astigarraga

Petritegi Bidea 4

Laja

Azkoitia

Santakrutz Auzoa Z/g

Añota

Azpeitia

Barrio Elosiaga 434

Agustín

Donostia

Sancho el Sabio 16

Aterpe

Donostia

Sagastieder Ibilbidea, 20

Capricho

Donostia

Zabaleta Kalea, 55

Gasteiz

Donostia

Gasteiz Kalea 12

Elizalde

Donostia

Aralar Mendia Kalea 32

Ipotx

Donostia

 San Frantzisko Kalea, 42

La Cerveceria

Donostia

Plaza Gorgatxo 1  bajo

Mandragora

Donostia

José Maria Sert Plaza 9

Bar Pepe

Donostia

Zumalakarregi Hiribidea 3

Tenis Ondarreta

Donostia

Eduardo Chillida Pasealekua 9

Tolosa

Donostia

Paseo Dr. Begiristain 90

Txuleta

Donostia

 Trinidad Plaza 2

Ubarrechena

Donostia

Calle Mayor, 13

Avenida XXI

Donostia

Av de la Libertad 21 

Via Fora

Donostia

Federico García Lorca Pasealekua 10

Antonio Bar

Donostia

Bergara Kalea 3

Mil catas

Donostia

Zabaleta Kalea 55

Hidalgo 56

Donostia

Kolon Pasealekua 15

Kata 4

Donostia

Santa Catalina 4

Juantxo

Donostia

Embeltrán Kalea 6

Aratz

Donostia

Igara Bidea 15

S.M.

Donostia

Mercado San Martín

Kontent

Eibar

Ego Gain Kalea 6

Koskor

Eibar

Fermin Kalbeton Kalea 6

Kultu

Eibar

Zuloaga-Tarren Kalea 3

Karrero

Hernani

Juan de Urbieta Kalea 15

Faisán

Irun

Behobia Kalea 17

Patrixi

Irun

Monte San Marcial - CASERIO ITURRIARTE 3   

Txakola

Irun

Ehiera Plaza 3

Patxikuenea

Lezo

Gaintxurizketa Bidea, 7

1990 Gastroteka Ordizia

Ordizia

Garagartza plaza, 5 behea

1990 Gastroteka Tolosa

Tolosa

Euskal Herria plaza, 5 behea

Agustin Enea

Tolosa

Euskal Herria Plaza 6

Karela

Tolosa

San Frantzisko Kalea 17

Hotel K10

Urnieta

Erratzu 20130

Iguarte

Usurbil

Iguarte Kalea 11

Iriarte

Zizurkil

Plaza Pedro María Otaño 1 

Izarra Taberna

Zizurkil

Bo Ubare Auzoa 11

Zumaia Hotela

Zumaia

Alai Auzategia 13

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak