Eu

Josu Erkorekak parte hartu du, Gernikan, gudarien omenez egindako eskultura baten inaugurazioan

2018.eko apirilak 28
  • Gudariei Omenaldia”ren inaugurazioa herriaren bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko antolatu diren ekitaldietako bat da

 

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak parte hartu du, gaur, “Gudariei Omenaldia” eskulturaren inaugurazioan. Eskulturak, Guda Zibilean, demokrazia, bizikidetza, eta askatasuna babesteko borrokatu zuten pertsonak omentzen ditu.

Fundición Artística Jaizkibel-ek gauzatutako brontzezko eskultura honek 3,17 metroko luzera du eta 1.200 kiloko pisua. Honekin, gaurtik aurrera, Gernikak gudarien balentria aitortzen du, eta datozen belaunaldiei balioko die haiek gogoan edukitzeko eta memoria babesteko.

 “Gudariei Omenaldia”ren inaugurazioa Gernikaren bonbardaketaren 81. urteurrena gogoratzeko antolatu diren ekitaldietako bat izan da eta José María Gorroño, Gernika-Lumoko Alkatea, izan du buru.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)