Eu

Txingarraren berotasunak HARAGI Tolosara heldu dela iragartzen du

2018.eko apirilak 27

Haragiaren eta Txingarraren Lehenengo Topaketa nazioarteko eta bertako parrilero famatuek parte hartu duten jardunaldi teoriko batekin hasi da.

Igandera arte Tolosako kaleak eta enparantzak haragia eta parrila protagonista bezala izango duten ekitaldi eta herri-bazkariaz beteko dira.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, azpimarratu du HARAGI bezalako topaketen garrantzia euskal gastronomia nazioarteko erreferente bezala bultzatzeko.

Gaur goizean HARAGI, Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Lehenengo Topaketari hasiera eman zaio. Igandera arte Tolosan ekitaldiak, hitzaldiak eta herri-bazkariak egingo dira parrilarekin gai nagusia bezala.

Topaketarako prestatu den egitaraua zabala Basque Culinary Centerren ospatutako haragiarekin eta txingarrarekin diharduten profesionalei zuzendutako sinposio batekin hasi da. Bertan, nazioarteko eta bertako parrilero famatuek parte hartu dute: Mikel Zeberio, Jeferson Rueda, Dante Ferrero, Jayne Hardcastle, Renzo Garibaldi, Pablo Rivero, Jose Gordón, Juan Antonio Zaldua, Mikel Zeberio eta Jose Pablo Larrea bezala.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, HARAGIren inaugurazioan parte hartu du eta topaketa hau "Euskadiko gastronomia sustatzeko eta bultzatzeko eta nazioarteko erreferente gisa bihurtzeko aukera bikaina" dela adierazi du.

HARAGIren lehen edizioan, tokiko, estatuko eta nazioarteko parrilariek hartuko dute parte; besteak beste, Mexikon bizi den Dante Ferrero argentinarrak, "Behiaren chefa" izenarekin ezagutzen zaio, eta Tolosara ekarriko duen "behiaren showean", 300 kg inguruko behi bat erreko du, osorik, 24 orduz.

Kultura-erritual hori asteburuan zehar ikusi eta dastatu ahalko da, Tolosako Euskal Herria plazan. Haragiaren nazioarteko erreferenteek ere parte hartuko dute, Brasil, Peru eta Argentinatik etorriak; eta, estatuko parrilari eta Tolosako erretegiekin batera (Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolás eta Botarri jatetxea), hiriaren erdigunea haragiaren eta txingarraren aroma eta zaporez beteko dituzte. Azoka herrikoi honen helburua ere da lanbideari, tokiko produktuari eta Euskadiko parrila-tradizioari ikusgaitasuna ematea.

Tolosako Udalaren, HAZI Fundazioaren eta Basque Culinary Center-en ekimen bat da topaketa, eta, Tolosako Txuletaren Festaren bideari jarraituz, tradizioa, tokiko produktua, nazioarteko joerak eta prestakuntza biltzearen alde egin nahi dute.

Egitaraua osoa ikusi

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak