Eu

Josu Erkorekak parte hartu du, justiziarekin duten konpromiso aktiboagatik, Adela Asuari eta Azza Soliman-i eman zaien “Pedro de Lemonauria” sari banaketan

2018.eko apirilak 27
  • Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua”k ematen duen saria banatzeko ekitaldia beren urteroko biltzarraren itxieran izan da
  • Ekitaldian izan da ere Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernando

 

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak, eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernandok “Pedro de Lemonauriasarien banaketa-ekitaldian parte hartu dute, gaur. Saria “Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua”k ematen du, justiziarekin, etikarekin, kulturarekin eta giza eskubideen defentsarekin duten konpromiso aktiboaren adierazle diren eta gizartearentzako lanbide-portaera erreferentea duten pertsona, kolektibo edo erakundeak aitortzeko.

Edizio honetan, honako hauek jaso dituzte sariak: Adela Asuak, Konstituzio Auzitegio magistratuak eta presidenteordeak; eta Azza Solimanek, abokatu feministak, giza eskubideen defendatzaileak eta Center for Egyptian Women's Legal Assistance Egiptoko emakumeentzako letradunen doako laguntza-zentroaren sortzaileetako batek. Bere semeak, Nadeem Abdelgawad-ek, jaso du saria bere izenean.  

Saria banatzeko ekitaldia elkargo profesional honetako presidenteak, Carlos Fuentenegrok, zuzendu du, Bizkaiko Abokatutzaren II. Biltzarraren itxieran; bertan, bi egunez, Zuzenbidearen munduko hizlari garrantzitsuak batu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak