Lehendakariak Ginkgo Biloba itxaropena dakarren zuhaitzaren kimu bat landatzeko ekitaldian hartuko du parte
Iñigo Urkullu lehendakariak Itxaropena dakarren Ginkgo Biloba arbolaren kimua aldatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean Gernikan, eta “munduko bakearen aldeko eta gerraren aurkako erabateko mezua” zabaldu nahi izan du. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Gernikako alkatea, José María Gorroño, eta Hiroshimakoa, Kazumi Matsui.
Japoniako arbolaren kimua Europako Herrien Parkean landatu ondoren, Iñigo Urkulluk azpimarratu du Gernikako haritza eta Hiroshimako ginkgo biloba senidetzeak esanahi sakona duela: “Gernikako eta Euskadiko beste hainbat herritako biztanleria zibilaren aurka 1937an egin ziren eta Hiroshiman 1945ean paroxismora iritsi ziren bonbardaketa bereiz gabeak ekartzen ditugu gogora eta haien injustizia berresten dugu". Izan ere, lehendakariak berak azaldu duenez, 1945eko bonba atomikoaren leherketaren epizentrotik mila metrora baino ez zegoen ginkgo biloba bat onik atera zen eta horregatik ohoratzen dute Japonian. Ekitaldian herritarrak, Gernikako bonbardaketatik bizirik irtetea lortu zuten personak eta erakundeetako agintariak elkartu dira.
Gernikako arbolari dagokionez, Urkulluk azpimarratu du arbola sakratua dela euskaldunontzat, eta nazioarteko proiekzioa duen bakearen, demokraziaren eta askatasunaren ikurra. “Inolako indarkeria justifikatzeko inoiz erabili beharko ez litzatekeen ikurra da, indarkeriaren eta gerraren aurka bihotzetik ateratzen den oihua baita. Bakea irrikatzen duten gizakien kontzientzia sendotzen duen ikurra da”, azpimarratu du. Hori dela eta, Urkulluk esan du gaurtik aurrera elkarren ondoan egongo eta haziko direla Gernikan bakearen eta askatasunaren ikurra eta itxaropenaren ikurra.
“Elkarrekin zabalduko dugu konpromisoaren eta itxaropenaren aldeko mezua. Bakean elkarrekin bizitzea posible den itxaropena. Indarkeriarik, gerrarik eta terrorismorik gabeko mundua posible den itxaropena. Gizakien duintasuna eta elkarbizitza erein, ongarriztatu, zaindu eta hazarazi behar ditugun balioak diren itxaropena”, esan du lehendakariak.
Japoniatik ordezkaritza zabala egon da ekitaldian, hala nola Yasuyoshi Komizo, "Mayors for Peace" erakundeko Idazkari Nagusia; Yasco Suehiro, "Mayors for Peaceko Presidentea"; eta Yuya Ishida, “Mayors for Peace” elkarteko idazkaria. Bizkaitik, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusia egon dira. Aldi berean, Kataluniako Granollers herriko alkate eta "Mayors for Peace"-ko lehendakariorde Josep Mayoral egon da.
-
2021-08-21
El Ginkgo biloba, también conocido como Ginkgo, es una potente hierba rica en antioxidantes que se utiliza ampliamente para mejorar la función cerebral y tratar diversas enfermedades.
Aunque la mayoría de los suplementos dietéticos elaborados a partir de esta planta consisten en extractos de sus hojas, en la medicina china moderna, los extractos de Ginkgo biloba se utilizan más comúnmente para el tratamiento interno.
Utilizado tanto de forma tradicional como alternativa, se ha demostrado que el Ginkgo biloba mejora la salud general, aumenta la memoria, reduce el estrés, disminuye la presión arterial y favorece la circulación sanguínea. -
2021-08-21
El Ginkgo biloba, también conocido como Ginkgo, es una potente hierba rica en antioxidantes que se utiliza ampliamente para mejorar la función cerebral y tratar diversas enfermedades.
Aunque la mayoría de los suplementos dietéticos elaborados a partir de esta planta consisten en extractos de sus hojas, en la medicina china moderna, los extractos de Ginkgo biloba se utilizan más comúnmente para el tratamiento interno.
Utilizado tanto de forma tradicional como alternativa, se ha demostrado que el Ginkgo biloba mejora la salud general, aumenta la memoria, reduce el estrés, disminuye la presión arterial y favorece la circulación sanguínea.
saluditis com / ginkgo-biloba / -
2018-04-30
ME HA GUSTADO MI @IURKULLU GERNIKA EL ARBOL DE TODOS LOS VASCOS SI SEÑOR Y ME ALEGRO POR EL NUEVO ARBOL QUE HAS PLANTADO EL ARBOL GINKO ESO ES , MY LIKE ... A POR CIERTO MURIO EL OTRO DIA UN FAMILIAR MIO Y QUIEN TU SABES MI CANTANTE EJEM EJEM GEORGE STRAIT YA LO SABE ME HA DADO SU PESAME SIN EMBARGO A MIS COMPAÑEROS DE TRABAJO NO , YA TENDRE TIEMPO , NO ME HE ATREVIDO POR SI ME MAREAN , ANIMO