Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakunderen Aholkularitza Batzordearen bilera

2018.eko apirilak 27

Gaur goizean Emakunderen egoitzan Emakunderen Aholku batzordea bildu da. Aholku-Batzordearen helburua da elkarteen eta Emakunderen arteko komunikaziorako bide izatea, alegia, proposamenak, kritikak eta aportazioak egiteko gune amankomun bat emakumeen partaidetza sustatzea.

Bileran, Izaskun Landaidak eta Zuriñe Elordik, Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak, zenbait txosten eta dokumentuei buruzko informazioa eskeini diete emakumeen elkarteetako kideei, besteak beste, Berdintasunerako VII Planaren ingurukoa, zeinen elaborazioan elkarteek modu aktiboan parte hartu duten euren aportazioekin. Aholku bartzordeak eta lurraldeetako batzordeek egindako lanari buruz eztabaidatu da baita ere, besteak beste, elkarteen mugimenduaren Komunikazio Planaren inguruan egindako lanaz. 

Bileran presente egon da baita ere Iruñeko San Ferminetako sentzentziaren gaia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetako batzordeko elkarteek euren gaitzespena eta dezepzioa adierazi dute haren aurrean eta adierazi dute sententzia hau emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiten ari den lanari jartzen zaion oztopoa dela.

Bileran, honekin batera, ekainean Gasteizen egingo den EAEko Emakumeen Elkarteen Jardunaldi orokorraren antolaketaz aritu dira. Jardunaldi honen ardatza ahalduntze kolektiboa izango da. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak