Eu

Artolazabal: “Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen proposamena beste urrats bat gehiago da Euskadiren aurrerapen ekonomikoaren eta garapen jasangarriaren kohesiorako eta elkartasunerako”

2018.eko apirilak 27
  • “Gizarte-laguntzak gehien behar duten pertsonei iristea bermatuko du; horrela, horien eraginkortasuna hobetu, gizarteratzeari bide eman eta marjinazioa kroniko bilakatzea saihestuko da”.
  • DSBEa beren oinarrizko premiekin lotutako gastuei aurre egiteko nahikoa diru-sarrera ez duten pentsiodunen nukleoko pertsonei zuzenduta dago; horrela, horien tramitazioa eta kudeaketa sinplifikatu eta orain arte pentsioen osagarria izan dena ordezkatzen da”.
  • DSBEa haren aplikazio-eremuan sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta dago
  • Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen proposamenak formula berria ezartzen du prestazioaren zenbatekoa zehazteko; formula horrek oinarrizko zenbateko bat du bizikidetza-unitate eta osagarri-sistema guztientzat
  • Lanbideren Erreforma eta Modernizazio Planak sei hobekuntza-elementu ditu: erakunde-gaitasunak; enplegua aktibatzeko funtzioak; eskainitako zerbitzuen kalitatea arautzeko, koordinatzeko eta bermatzeko zuzendaritza; enplegu-emaileen eta enpresen premiak ulertzea; eraginkortasuna eta efizientzia prestazioetan; eta Lanbideren jardueraren eta programen segimendua eta ebaluazioa”.

 

VG 27 04 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, bere sailak eginiko DSBEaren erreforma integralak, lege-proposamenaren izapidetzea gaur Eusko Legebiltzarrean hasi duenak, “bermatzen du gizarte-laguntzak gehien behar duten pertsonei heltzea eta, horrela, haren eraginkortasuna hobetzea, gizarteratzeari bide ematea eta marjinazioa kroniko ez bihurtzea”.  Osoko bilkuran Artolazabalek esan du “Lanbide funtsezko tresna dela; izan ere, diru-sarrerak bermatzeko euskal eredua Europako erakundeek emandako orientazioetan eta Europar Batasunaren herrialde nagusiek garatutako politiketan kokatzen da”.

 

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko politikak argi ezarri dira aldi horretan Europar Batasunaren lehentasunetako bat bezala, ez bakarrik gutxieneko diru-sarrera batzuetara jotzeko neurrien bidez, baita lan-merkatu inklusiboa sortzeko mekanismoen bidez ere. Lanbideren Erreforma eta Modernizazio Planarekin eta gaur aurkezten dugun Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Lege proposamenarekin, herrialde honek urrats berriak eman ditu gizarte-kohesioan eta elkartasunean eta aurrerapen ekonomikoan eta garapen jasangarrian”.

 

“Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak legegintzaldi honetarako dituen bi erronka handiak, enpleguaren eremuan, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea erreformatzea eta Lanbide erreformatzea dira; bi kontu horien gainean galdetu didazu eta erantzun egingo dizut”, esan du Artolazabalek.

 

Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea”ren proposamena izapidetzeko formula gaur goizean aurkeztu dute Gobernu honen euskarri diren taldeek, eta formulak arintasuna dakar legea izapidetzeko epeetan. Horrek aukera emango du ahalik eta lasterren jartzeko indarrean, pertsonak ahalik eta egokien babesteko eta, horrela, DSBEa oinarrizko euskarri duen gizarte-babeserako euskal eredua finkatzeko.

 

Beatriz Artolazabalek gaur aurkeztu den lege-proposamenetik zera nabarmendu du: “testu berriak aurreikusten dituen prestazio ekonomikoak, alegia Pentsiodunentzako Errenta Bermatua (PEB) eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE).

 

PEBa beren oinarrizko premiekin lotutako gastuei aurre egiteko nahikoa diru-sarrera ez duten pentsiodunen nukleoko pertsonei zuzenduta dago; horrela, horien tramitazioa eta kudeaketa sinplifikatu eta orain arte pentsioen osagarria izan dena ordezkatzen da.   Bigarrena –DSBEa– aplikazio-eremuan sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzendua”, esan du Beatriz Artolazabalek, Euskal Ganberan.

 

Era berean, sailburuak nabarmendu du “gizarte- eta lan-eskubide bikoitzaren errefortzua; onuradunek beren gain hartutako konpromiso eta betebeharrak bete daitezen lan egin da, Lanbidek lanbiderako edo lanerako alternatiba bereziak eskaintzeko eginkizuna hartu du bere gain prestazioa etengabe hartzeko denbora jakina gainditu aurretik. Halaber, bizikidetza-unitatearen definizio berria ematen dugu, etxe berean bizi den pertsona-taldeak zehazten duena”.

 

Lege berria

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak prestatutako Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen proposamenak “formula berria ezartzen du prestazioaren zenbatekoa zehazteko; formula horrek oinarrizko zenbateko bat du bizikidetza-unitate eta osagarri-sistema guztientzat”.

 

Beatriz Artolazabalek esan du lege-proposamena “bat datorrela Eusko Jaurlaritzak familia eta haurrei laguntzeko beste plan batzuetan aplikatzen duen ikuspegiarekin, eta, horren bidez, DSBEa jasotzen duten familien seme-alaben babesa areagotu nahi dela, zuzkidura ekonomiko hobeaz. Halaber, zehapen-araubide berria aurreikusten da; erantzunkidetasuna nabarmentzen da, bai prestazioen onuradunentzat, bai jarduketa horiek egitean prestazioaren onuradunekin lankidetzan dihardutenentzat. Era berean, proportzionaltasun-alderdiak ere hobetzen dira”.

 

"Azkenik, 7. xedapen gehigarriak Lanbideren barruan sistema biometrikoak erabiltzeko aukera egoteko arauketa jaso du, eta horren helburua da “bere zerbitzuen erabiltzaileei arreta emateko sistema modernizatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartzea”.   Ondorio horietarako, Lanbidek sistema biometrikoak erabiliko ditu, bere zerbitzuen erabiltzaileak eta prestazioen onuradunak identifikatzeko, datuak babesteko legeriaren ondoriozko zehaztapenak kontuan hartuta”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “legea indarrean sartzean erregelamendua, informatikako aplikatiboak, pertsonen prestakuntza eta onuradunen eskubide eta betebeharren irakurketa errazerako bertsioa izateko, sei hileko “vacatio legis”a planteatzen dugu, hura garatzeko, eta lege berria sartzeak onuradunengan kalterik ez eragitea”.

 

Lanbideren erreforma

Lanbideren Erreforma dela eta, Artolazabalek zera gogorarazi du: “aste honetan bertan Ganbera honi Lanbideren Erreforma eta Modernizazio Planaren oinarri-dokumentua bidali diogu, sei hobekuntza-elementurekin:  erakunde-gaitasunak hobetzea; enplegua aktibatzeko funtzioak hobetzea, emaitza jasangarriekin; eskainitako zerbitzuen kalitatea arautzeko, koordinatzeko eta bermatzeko zuzendaritzaren funtzioak; enplegu-emaileen eta enpresen premiak hobeto ulertzea; eraginkortasuna eta efizientzia prestazioetan; eta Lanbideren jardueraren eta programen segimendua eta ebaluazioa ere sartu dira”.

 

“Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean behin eta berriz diogu zer premiazkoa den etengabe hobetzen dabiltzan kalitateko zerbitzu publikoak ematea. Dokumentu hau zehazteko eta eragile guztiek parte hartzeko egin den ahaleginak atzeratu egin du erreforma hau aurkeztea”, esan du.  

 

Elkartasuna

“Gaur, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen proposamena aurkeztu dugu, beste urrats bat gehiago Euskadiren aurrerapen ekonomikoaren eta garapen jasangarriaren kohesiorako eta elkartasunerako”. Lege berriak pertsonak eta gizarteratzeko eta laneratzeko programak eta zerbitzuak eraginkortasunez sartzeko tresnak arautuko ditu”, esan du Artolazabalek.

 

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak eta Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemak koordinatuko dituzte horietan jaso diren plangintza-tresnak eta jarduketak.  Lege-proposamenak euskal administrazio publikoen gaitasunak ezartzen ditu, eta hiru maila bereizten ditu: Eusko Jaurlaritzaren eskumenak, foru-aldundienak eta udalenak.

 

Era berean, lege-proposamenak sailen arteko eta administrazioen arteko lankidetza arautzen du, Gizarteratzeko Erakundeen arteko Batzordearen bidez, euskal administrazio publikoen arteko lankidetza-organismo gorena den aldetik, eta Gizarteratzeko Euskal Kontseilua eratzen du, kontsultarako eta parte hartzeko organo gisa.

 

Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen proposamena Beatriz Artolazabal sailburuaren sailak prestatu du; zehapen-erregimena garatzen du eta, horrela, “proportzionalago egiten du zehapena, eginiko arau-hausteei dagokienez. Kasu gehienetan, gutxieneko diru-sarrera bermatzen da, betebeharrak hausten direnean baina prestazio horri eusteko eskakizunak betetzen jarraitzen denean”.

 

Gaur aurkeztu den lege-proposamenak babes handiagoa dakarkie familiei, adingabeei, errefuxiatuei, desgaitasuna duten pertsonei edo genero-indarkeriaren mende daudenei; moderazioa eta progresibitatea; sinplizitatea kudeaketan eta kontrolean; eta administrazioaren eta erabiltzaileen arteko komunikazio hobea eta arinagoa", azaldu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

Legeak tratamendu berria emango dio baliabideen zehaztapenari –ondarea eta errendimenduak– prestazioetara jotzeko, zehazki ondarearen konputuari dagokionez eta, horrela, premia gehieneko egoeran dauden pertsonak hobeto babesteko.

 

“Geure buruari proposatu diogu Lanbideren hobekuntzan enplegua sustatzeko duen funtzioa indartzeko, kudeaketa eraginkorraren eta efizientearen bidez eta, horrela, ongizateko eta gizarte- eta lurralde-kohesioko tresna bilakatzeko, kalitateko enpleguan zentratuta. Badakigu LANBIDE zerbitzu-hornitzailea dela, baina aliantzen eragilea eta lankidetzako harremanen sustatzailea ere bada. Pertsonek hobeto eta enplegu egonkor eta iraunkorretan lan egitea lortu behar dugu”, esan du Artolazabalek.

 

“Euskadi lurralde kohesionatua eta solidarioa izaten lagunduko duten zerbitzu publikoa eta babes-sistema sendotzeko ari gara lanean. Lanbideren Erreforma eta Modernizazio Planarekin eta gaur aurkezten dugun Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Lege proposamenarekin, herrialde honek urrats berriak eman ditu gizarte-kohesioan eta elkartasunean eta aurrerapen ekonomikoan eta garapen jasangarrian”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak