Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ORU7FOGAR eskualde batuen erakundearen bileran eta elikagaien segurtasunari eta burujabetzari buruzko “Gosea zero” Eskualdeen III. Mundu Gailurrean parte hartu du Ekuatoren

2018.eko apirilak 27
  • Euskadik du estatuz azpiko erakundeak biltzen dituen nazioarteko erakunde honen bigarren lehendakariordetza
  • Aldi berean, Azuayko Probintziak ORU / FOGARekin eta beste hainbat erakunderekin batera antolatu duen GOSEA ZERO – Elikagaien Segurtasunari eta Burujabetzari buruzko Eskualdeen III. Mundu Biltzarrean ere izango da Eusko Jaurlaritza

ORU / FOGAR Erakundeak egun hauetan Azuayko probintziako Cuenca herrian (Ekuatoren) egin duen Batzar Exekutiboaren bileran parte hartu du Eusko Jaurlaritzak. Iaz Gasteizen egindako urteko batzarraren ondoren egin den lehenengo bilera izan da, eta Jaurlaritza Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak, Sarearen bigarren lehendakariordea ere badenak, ordezkatu du.

ORU / FOGARen buruan Marokoko Rabat-Zalé-Zemour eskualdearen presidente Abdessamad Sekkal izan da, eta bileran Afrikako, Latinoamerikako eta Europako hainbat eskualdetako ordezkariak ere izan dira.

Euskadin egindako biltzarrean onartutako Ekintza Planaren garapena aztertu dute bileran, eta Elikagaien Segurtasuna, 2030 Agenda, Kultura Aniztasuna eta jasangarritasunaren esparruko Regions Adapt lantaldeek egindako lana azaldu dute.

Elikagaien Segurtasunari eta Burujabetzari buruzko GOSEA ZERO Eskualdeen III. Mundu Gailurra

Bestalde, Azuayko probintziak eta ORU / FOGAR erakundeak Elikagaien Segurtasunari eta Burujabetzari buruzko III. Gailurra antolatu dute, “tarteko gobernuei herritarren elikagaien segurtasuna eta burujabetza bermatzera bideratutako ekintzak sustatzeko aukera emango dieten estrategiak eta programak identifikatzeko, sustatzeko eta garatzeko”. Gailurra Ekuatoreko presidente Lenin Morenok inauguratu du.

Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga izan da GOBERNANTZARI buruzko mahai-inguruaren moderatzailea, eta estatuz azpiko gobernuek, eraginkorragoak izateko aukera emango dieten eskumenak izanez gero, elikagaien segurtasunaren eta burujabetzaren esparruan bete dezaketen eginkizuna defendatu du.

ORU / FOGARi buruz

Eskualde Batuen Erakundeak / Eskualde Elkarteen Foro Globalak (ORU / FOGAR) mundu osoko eskualdeak biltzen ditu eta haien ordezkari gisa dihardu nazioarteko instantzien aurrean, garapen orekatuko eta lurralde-kohesioko politika globala sustatzeko. Tarteko gobernuak gobernantza globalaren eragileak direla jasotzea du xede nagusi, eta estatu-boterea beste eragile batzuen esku utzita deszentralizatzeak garapena bizkortzen duela defendatzen du. Erakundeko kideak bost kontinenteetako eskualdeetako gobernuak eta sareak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak