Eu

Marcos Muro: “Donostia ekintzailetzarako leku ona da”

2018.eko apirilak 27
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, “Donostia Up!” jardunaldian
  • Martxoan, 8.384 langabe zeuden erregistratuta Donostia-San Sebastianen; langabeziaren indizea % 9,5ekoa zen. Beherantz doa, pixkanaka
  • Goia alkatearekin batera, zera azaldu du: “ekoizpen-eredu sendoa eragingo duen giroa bultzatzeko beharra, enplegu gehiago eta hobea duena eta lan-merkatutik urrutiago dauden pertsonentzako aukerak eskaintzen dituena”.

DSS 27 04 18

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean Gipuzkoako hiriburuko udalak antolatutako “Donostia Up!” izeneko topaketan esan du “Donostia-San Sebastianek aurrean ekintzailetzaren balioa eta barruan ekitea aukera gisa aprobetxatzeko parada duela, baita enplegua bilatzeko eta sortzeko ere”.

 

“Euskadi eta Donostia ekintzailetzarako leku onak dira”, esan du Marcos Murok, “eta ekintzailetzaren kultura sustatzea, ekintzailetza gaikuntza sendotzea, masa kritikoa areagotzea eta finantzaketara eta merkatuetara sarbide ematea enpleguaren arloan abian ditugun plan eta estrategietan dauzkagun helburu estrategikoen parte diren eginkizunak dira”.

 

Donostiako Miramar Jauregian egin den ekitaldia Eva Monentek aurkeztu du eta, bertan, Eneko Goia alkateak, Ernesto Gasco zinegotziak eta alkateordeak, Alberto CogollosInnovated to use” enpresakoak, Eukene Sobreviela enplegua bilatzen ari den donostiarrak, Aitor Uriondo Axular ikastetxeko zuzendariak eta Denis Itxaso foru-diputatuak parte hartu dute. Bertan, Marcos Murok gogora ekarri du “Lanbidek, martxoaren amaieran, 8.384 pertsona zituela langabezian erregistratuta Donostia-San Sebastianen, eta langabeziaren indizea % 9,5ekoa zela”.

 

“Eusko Jaurlaritzaren helburua da langabezia-tasak % 10etik behera egitea Euskadin, eta eginkizun horretan Donostia Up! bezalako programak eta zabalkunderako jarduketak oso baliagarriak dira; izan ere, ez gara % 9,5 horrekin konformatuko”, esan du Murok.

 

 Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak azaldu du “azken hamabi hileetan Lanbidek 717 langabe gutxiago izan dituela Donostian, baina errealitate hori ez dela oztopo izan behar, oraindik erronka garrantzitsuak baititugu aurretik. Erakundeen lana da ekoizpen-eredu sendoa eragingo duen giroa bultzatzea,  enplegu gehiago eta hobea duena eta, batez ere, lan-merkatutik urrutiago dauden pertsonentzako aukerak eskaintzen dituena”.

 

“Eusko Jaurlaritzak erronka horiei, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak dioen bezala, lankidetzan eta sareko lanean oinarrituta heltzen die. Donostia Up! eragileen arteko lankidetza horren adibide da; izan ere, Donostia leku ona da ekintzailetzarako”.

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ingurukomej
    2018.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Marcos Muro: “Donostia ekintzailetzarako leku ona da” https://t.co/nYSGxqL4tc https://t.co/YRecAzWxlI

  • @lanbideejgv
    2018.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    Marcos Muro: “Donostia ekintzailetzarako leku ona da” https://t.co/nYSGxqL4tc https://t.co/YRecAzWxlI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Denis Itsaso, Ernesto Gasco