Eu

Udapak Arabako Patata kanpaina bukatu du salmentetan berriro errekorra lortuta

2018.eko apirilak 26

Salmentek Eusko Labela eta Euskal Baserri markekin egiaztatutako eta saldutako 5.829.000 kiloko zifra gainditu dute, pasa den urtean baino %7,8 gehiago.

Udapak Arabako Patataren merkaturatze kanpainaren itxierako datuak aurkeztu ditu Carrefour Gorbeian. Datuek erakusten dutenez, salmenten errekorra hautsi da berriro. Izan ere, 5.829.433 kilo patata egiaztatu eta saldu dira Eusko Label eta Euskal Baserri markekin, patataren kalitatea eta jatorria bermatzen duten zigiluak baitira.

Udapa kooperatiba arabarrarentzat, zeinak jada 25 urte egin baititu bertako nekazarien, ingurunearen eta, batez ere, berrikuntzaren alde egiten, salmenten errekor berri hori da "apustu seguru baten baieztapena, eta ez soilik Udaparena, baizik eta, batez ere, bere bezero batzuena –tartean Carrefour, beti Arabako Patataren alde egin duena– eta kontsumitzaileena, Eusko Label eta Euskal Baserri marken kalitatea baloratzen baitakite”.

Gainera, ekitaldi berean, Carrefourrek produktuen eta ekoizleen babesa nabarmendu du, bertako ekoizpen biodibertsibitatea bultzatuta eta bizilagun bat gehiago garen aldeetan aberastasuna sortarazita, eskualdeko produktuaren sustapenaren bidez. Hori dela eta, akordio bat izenpetu du berriro Udaparekin, Euskal Herriko zentroak patataz hornitzeko Carrefour markarekin saltzeko, eta kalkulatzen da urte honetan 1.200.000 kilo baino gehiago erosiko dituela.

Akordio hau Erosketen gerente Vicente Tortajadak eta Udapako zuzendari komertzial Jesus Manuel Moreno Garzonek izenpetu dute, aurrean zirela Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburua eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatua.

Goiz honetan aurkeztu diren datuek ekarri dute Udapak berrikuntzan lanean jarraitzea eta, zehazki, Paturpat, depatata markarekin kontsumitzeko prest dagoen patata ekoizten duen kooperatiba, abian jartzea.

Paturpatekin, gainera, datorren kanpainan bertako produktuen alde egin ahal izango da are gehiago, izan ere, kooperatiba hau Eusko Label zigiluaren hasiko da ekoizten bere produktuak.

Udapari buruz

Udapa kooperatiba bat da, 1993an sortu zen eta nekazari ekoizleek, enpresa kudeatzaileek eta langileek parte hartzen dute bertan.

Udaparen helburua da berritzea, patata freskoan ekoizteko, kudeatzeko eta merkaturatzeko prozesuak hobetzeko eta profesionalizatzeko.

Ingurunearekin konprometituta gaude eta ingurumena errespetuz tratatzen dugu, hala egiaztatzen baitu kalitatea, ingurumena eta elikagaien segurtasuna kudeatzeko dugun sistema bateratuak, zeinak kontsumoko patataren egokitzapena eta ontziratzea hartzen baitu bere baitan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak