Lehendakariak San Prudentzio eta Estibalitzeko Ama Birjinaren ohoretan egiten den Ohorezko Erretretan parte hartu du
Iñigo Urkullu Lehendakariak San Prudentzio eta Estibalitzeko Ama Birjinaren ohoretan egin den Ohorezko Erretretan parte hartu du gaur arratsaldean, Arabako Foru Aldundiko balkoi nagusian. Saioan Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpeta-joleak eta Atabal-jotzaileak egon dira.
Gaurko ekitaldian Beatriz Artolazabal, Estefanía Beltrán de Heredia, María Jesús San José eta Bingen Zupiria sailburuak egon dira, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Ramiro Gozalezekin, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegirekin eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin batera.
Hala, Lehendakariak gertutik jarraitu ditu erretreta doinuak, baita Mulixkak eskaini dituen koreografiak ere, Elciego & fiends gaitariek girotutakoak, hain zuzen. Era berean, Elkarte Gastronomikoek antolatutako San Prudentzioko Danborradaren eta hirian eskaini duten desfilearen lekuko izan da Lehendakaria.